Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Oskako delegazio bat bilketa selektiboa ezagutzera

Urtarrilean madrildarren bisita jaso genuen gure hondakinen kudeaketa ezagutzeko, eta aste honetan, Oskatik 24 lagun etorri dira. Hainbat teknikari eta udal agintarirekin batera Ingurumen saileko diputatua den Mª Isabel de Pablo Melero ere hemen izan da. Vermican, Sakanako Mankomunitatearekin Ekonomia Berdea abian jartzeko elkarlanean diharduen enpresako kide den David Moralesekin etorri zen delegazioa. Mankomunitateko egoitzan bertako lehendakari ordea den Ainara Aiestaranek eta Garapen Agentziako Iker Manterolak egin zieten harrera.

Aiestaranek eta Manterolak azaldu zieten gure sistema, eta Europako zuzentaraua betetzeko eskualde osoak egindako esfortzua goraipatu zuten. Gogorarazi zutenez, Ekonomia Berdearen aldeko apustu garbi bat da Sakanako Mankomunitatearena, ingurumena zaintzeko, paisaia, lana eta baldintza sozialak hobetzeko eta sortzeko erabili behar dugu hondakinen kudeaketa. Gainera Estatuak izan dezakeen indargune handienetako bat da hondakinen kudeaketa egokia. Helburu hau betetzeko, Sakanak formakuntzaren beharra antzeman zuen eta horregatik jarri zuen abian 15 lagun formatu dituen enplegu tailerra Valor-G proiektuaren barruan. Manterolak gogorarazi zuen “orain Sakanan enplegu berdea sortzeko benetako borondate politikoa behar da eta Nafarroako hondakinen kudeaketarako Plan integralean (PIGRIN) sartu beharra dagoela gure kudeaketa egun dagoen moduan ez baita bideragarria”.

Materia organikoaren kudeaketan selektiboan izan zuten interesik handiena bisitariek, Lakuntzako auzokonpostaguneak eta Arbizuko transferentzia gunean bisitatu zituzten. Aurretik, mankomunitatean bertan atez ateko mahai inguru batean parte hartu zuten. David Moralesek eta bisitariek zinez eskertu zuten Sakanan izandako harrera.

osca-sakana-mank-ekonomia-berdea