Aurrean ezker eskuin: Amaia Erdozia (Bidelagun elkartea) / Begoña Goikoetxea (Belardi elkartea) / Alfonso Nuin (Bidelagun elkartea) / Jose Julian Gartziandia (Sakanako Enpresarien Elkartea) / David Oroz (Sakana Mank-Sakanako Garapen Agentziako Lehendakaria) /Eneida Carreño (Guaixe).
Atzean ezker eskuin: Mikel Cabestreto (Sakanako dendari eta ostalari elkartea) / Iker Manterola (Sakanako Garapen Agentzia) /Javier Artetxe (Sakanako Enpresarien Elkartea) / Maria Jesus Aldasoro (Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartea) / Cristina Gonzalez (Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartea).
Sakana 2021-2027 Plan Estrategikoa
Gaur eguerdian bildu dira Arbizuko Utzugane zentroan Sakana 2021-2027 Plan Estrategikoa garatuko duten lantaldeetako kideeak. Plan Estrategikoaren berritzearen sustatzailea Sakanako Garapen Agentzia da eta honekin batera, talde eragilea beste hiru erakundek osatzen dute: Sakanako Mankomunitateak, Sakanako Enpresarien elkarteak eta Cederna-Garalurrek. Sakana 2020 Plan Estrategikoa amaitu eta gero Sakana 2021-2027 Plan Estrategikoak, “Sakanan Lan eta Bizi” leloari erantzunez bi ardatz nagusi izango ditu: alde batetik lan mundua eta jarduera ekonomikoa, eta bestetik ikuspegi soziala.
Diseinatuko den planak dokumentu adostua eta parte-hartzailea izan nahi du, inplikatutako eragile guztientzat etorkizuneko gida gisa balioko duena. Prozesu honek adostutako helburuak lortzeko egin beharreko proiektuak eta jarduerak zehazteko aukera emango digu.
2021eko irailetik 2022ko ekainera hiru fase
Sakana 2021-2027 Plan Estrategikoa gartzeko metodologia hiru fase nagusitan banatzen da:
- Aurreko planaren ebaluazioa.
- Egungo diagnostikoa eta etorkizunerako proiekzioak: informazio kuantitatiboa eta kualitatiboa bildu eta aztertu.
- Plangintza estrategikoa: lortu beharreko agertokiaren diseinua eta hori lortzeko behar diren estrategiak.
2021eko abenduan ebaluazioa eta diagnostikoa faseak amaituta izango dira.
Lantaldeak
Parte-hartzea funtsezko elementua da Plan Estrategikoaren diseinuan. Partaidetza hori hiru maila nagusiren bidez egituratzen da.
Heldu diezaiogun lanari
Sakanan bizi eta lan egin