2017ko azaroaren 21ean, goizeko 08:50ean, epaimahai kalifikatzailea osatu da hautapen probak egiteko, teorikoa eta praktikoa, eta izangaien merituak baloratzeko.
Guztira, bi izangai aurkeztu dira, Miren Ortiz Olabe eta Joaquín Lizarraga Sanz.
Prozesua amaitu da eta izangai bakar batek ere ez ditu proba guztiak gainditu. Hori dela eta, erreparatu behar zaio lan-poltsa sortzeko deialdiko 1.2 oinarrian ezarritakoari, non esaten den lan-poltsa hori osatuko dela probetatik bat gutxienez gainditu dutenekin, betiere probetan lortutako kalifikazioak batu eta horren arabera ordenatuta. Gauzak horrela, epaimahai kalifikatzaileak proposatu du honako zerrenda hau onartzeko:
Izena: |
Proba teorikoa |
Proba praktikoa. |
Lehiaketaren balorazioa |
Postua |
MIREN ORTIZ OLABE |
25,00 |
12,00 (Baztertuta) |
– |
1 |
JOAQUIN LIZARRAGA SANZ |
24,00 |
10,00 (Baztertuta) |
– |
2 |
Gaia aztertu ondoren, David Oroz Alonso jaunak Sakanako Mankomunitateko lehendakariak Miren Ortiz Olabe andrea Mankomunitateko aldi baterako idazkaria ordezkatzeko proposatzea ebatzi du.