Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

TREBAKUNTZA SAIOAK

Nafarroako Euskara Zernbitzuen Sareak Sakanako zinegotzi, alkateendako eta Euskara Batzordeetako kideendako trebakuntza saioak antolatu ditu Sakanako Mankomunitateko egoitzan irailaren 26an eta 27an.

Hiru izanen dira saio hauen helburuak: soziolinguistika arloko oinarrizko kontzeptuak ezagutzea, euskara zerbitzuen funtzioak ezagutzea eta araudiari buruzko oinarrizko informazioa eskuratzea.

Trebakuntza saioetan parte hartzeko irailaren 20a baino lehen izena ematea beharrezkoa izanen da euskara1@sakana-amank.eus helbidean.