Sakanako Mankomunitateak euskara hutsezko udalekuetara joaten diren haur eta gazteendako diru-laguntza deialdia onartu du.
Deialdi honek 2015. urtean zehar burutuko diren eta honako ezaugarri hauek dituzten udalekuak hartuko ditu kontuan: haur edo gazteei zuzendutako euskara hutsezko udalekuak izatea, udalekuak 5 egun baino gehiago eta 15 egun baino gutxiago irautea eta udako oporren garaian eskaintzea (ekainaren 15etik irailaren 30era bitarte).
Diru-laguntza gehienez gastuaren %50ekoa izanen da.
Eskabideak egiteko epea 2015eko irailaren 30era bitartekoa izango da.
Sakanako Mankomunitateak LHko eta DBHko D ereduko ikasleei uda honetarako antolatu diren euskarazko udalekuei buruzko informazioa jasotzen duen esku-orriak banatu dizkie.