Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

ZERO ZABOR KOMERTZIOAK III

2020ko abenduan, Sakanako Mankomunitateak “Zero Zabor Komertzioak” programa jarri zuen abian. Programa honek tokiko komertzio txikiak ditu ardatz eta honako helburu hauek ditu:

  • Komertzio txikiek eta haien bezeroek erabilitako ontziak eta bilgarriak murriztea, berrerabil daitekeen materiala banatuz.
  • Ostalaritzan elikagaiak alferrik galtzea murriztea, ontzi konpostagarriak banatuz.
  • Komertzio bakoitzaren sarreran, identifikazio-marka baten bidez, jarrera kolaboratzailea, parte-hartzailea eta ingurumenaren aldetik arduratsua dela ikusaraztea.

Aurten, programa honen 3. fasea egin da, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren Esparruan landa-eremuetako merkataritza-jarduerari laguntzeko laguntza-ildoaren barruan, eta, era berean, Europar Batasuneko Next Generation funtsen bidez finantzatu da. Hauek izan dira komertzioek jaso dituzten material berrerabilgarriak:

  • 1000 yutezko poltsa janari-denda eta fruta-dendatan
  • 4420 kotoizko poltsa bestelako komertzioetan
  • 400 silikonazko ontzi arraindegietan
  • 8000 Glassine-paperazko poltsak goxoki-dendetan
  • 13600 tuper , 1200 botila eta 13000 zabor-poltsa hori eta urdin ostalaritzan