Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

10. TRIKU TRAIL MENDI LASTERKETA

LASTERKETA EUSKAL HERRIKO MENDI LASTERKETEN KOPA eta NAFARROAKO RANKINGERAKO PUNTUAGARRI IZANGO DA

TRIKU TRAIL mendi lasterketa 2024ko EKAINAREN 30ean goizeko 9:30etan ospatuko da.

Irteera eta helmuga Etxarri Aranazko kanpineko instalakuntzetan kokatuak izango dira. Aurtengo edizioak bi distantzia izango ditu:

  • TRIKU TRAIL 21 KM [TT21KM] goizeko 9:30ak aitzin.
  • TRIKU TRAIL 10 KM [TT10KM] goizeko 9:45 aitzin.

 

IZEN-EMATEAK

Izen-emateak Martxoaren 8an zabalduko dira [12:00tan] eta Ekainaren 21ean itxi edo dortsal kopurua agortutako momentuan.

Izen-emateak www.kronoak.com webguneen bitartez gauzatuko dira.

Korrikalari kopuruak hauxek dira, TT21KMrako 350 eta TT10KMrako 150. Guztiak izena emandako hurrenkeran.

TT21KM:
Federatuak 23 €

–Ez federatuak 25 €

TT10KM:
Federatuak 12 €

–Ez federatuak 14 €

TRIKU TRAIL 21 KM [TT21KM]

Lasterketak 21 kilometroko ibilbidea izango du eta 1.300 metroko desnibel positiboa. X. edizioa EUSKAL HERRIKO MENDI LASTERKETEN KOPArako puntuagarria izango da.

 

TRIKU TRAIL 10 KM [TT10KM]

Lasterketa hau adin guztiei bideratua dago.

Lasterketak 10 kilometroko ibilbidea izango du eta 565 metroko desnibel positiboa. TT10KM, EUSKAL HERRIKO MENDI LASTERKETEN KOPArako puntuagarria izango da, kadete, gazte eta junior kategoriatan [2009. urterarte jaioak].

 

SARIAK TT21KM [Sariak akumulagarriak izango dira]

  1. 1. emakumezko nagusia: 300 €, garaikurra eta txapela.
  2. 2. emakumezkoa nagusia: 200 € eta garaikurra.
  3. 3. emakumezkoa nagusia: 100 € eta garaikurra.

 

  1. 1. gizonezkoa nagusia: 300 €, garaikurra eta txapela.
  2. 2. gizonezkoa nagusia: 200 € eta garaikurra.
  3. 3. gizonezkoa nagusia: 100 € eta garaikurra.

 

  1. 1. emakumezko beteranoa: garaikurra.
  2. 1. gizonezko beteranoa: garaikurra.

 

  1. 1. emakumezko sakandarra: garaikurra.
  2. 1. gizonezko sakandarra: garaikurra.

 

  1. 1. emakumezkoa herritar: garaikurra.
  2. 1. gizonezkoa herritar: garaikurra.