2015eko Liburuaren Eguna

April 23, 2015

liburua

Liburuaren Nazioarteko eguna ospatzen dugun honetan, hainbat ekimen daude antolatuak gure eskualdean.

Hasteko Irurtzungo Atakondoa hezkuntza komunitatea eta beste eragile batzuen eskutik, tartean Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzua, egitarau zabala dugu. Liburu-truk merkatua eta tailerrak daude plazan: hizkuntza anitzetan liburuak, mikro-ipuinak, txikien ipuinak handien eskuetan… Arratsaldeko bostetan liburutegian berriz “Artistaren liburua” tailerra.

Iortia Kultur Gunean, arratsaldeko 19:00etan Fermin Goñik “Todo llevará su nombre” Simón Bolivarren inguruko liburua aurkeztuko du. Atzo, “Agur, Agur”, Castillo Suarez eta Morkots, idazle eta ilustratzaile altsasuarren liburua aurkeztu zen leku berean.
Azkenik, gaur jarriko da abian “Irakurri, gozatu eta oparitu” irakurzaletasuna bultzatzeko egitasmoa eta ekainaren 30a bitartean luzatuko da. Informazio guztia hemen.

Sare sozialetara gehitu

<< atzera