Sakanako hondakin bilketaren datuak

March 11, 2016

Sakanako hondakin bilketaren zenbaketa zehatza gauzatu da 2015 urtean zehar eta hauek dira azterketa horrek eman dituen emaitzak.

Sakanan, nolabait esateko hiru bilketa sistema daude ezarrita. Altsasun eta Irurtzunen ohiko edukiontziak daude karriketan. Irurtzunen 2015eko otsailaren erdialdean zortzi auzokonpost gune jarri ziren martxan eta 100 etxe inguru apuntatuta daude eta beste familia batzuk autokonposta egiten dute. Altsasun ere bada autokonposta egiten den etxerik ere. Bestalde, 2013ko uztailan ezarri zen sistema mistoa dago, hau da, ontzi arinak, errefusa eta papera/kartoiarentzako edukiontziak daude kalean, giltzapetutako etxoletan sartuta, eta materia organikoa derrigorrez auto edo auzokonpostaren bitartez kudeatu beharko dute, herrian bertan. Sistema hau Ziordia, Ergoiena, Lizarragabengoa, Arruazu, Irañeta eta Arakilek erabiltzen dute. Gainontzeko herri guztiek 2013ko uztailean ezarri zen atez ateko bilketa sistema darabilte. Hau da, egutegi bat dute gai desberdinak zintzilikatzeko. Organikoa berriz postean utzi dezakete (astean bitan biltzen da) edo autokonposta edo auzokonpostaren bitartez kudeatu dezakete.

Inpropioak

Inpropioa behar ez duen biltegian amaitu duen gaia da, adibidez, eduki ontzi urdinera botatako brika. Sakanako herrietan 169.779 kg inpropio bildu dira eta poligonoetan 6.547 kg, guztira 176.326 kg.

Inpropio kantitaterik handiena hontzi arinek jasotzen dute, 115.376 kg %23 inguru. Emauseko traperoak dira hurrengoak 51.104 kg inpropiorekin, nahiz eta beste hainbeste baino gehiago den Emausek bildu eta berrerabiltzen duen kilo kopurua 60.591 kg. Inpropio gutxien jasotzen duen eta beraz, hobekien sailkatzen den gaia organikoa da, %2ko inpropioarekin.

Errefusa

Errefus kilo gehien Altsasuko herri bilketan jasotzen da (poligonoa kontuan izan gabe) guztira 2.144.615kg biltzen dira. Irurtzunen, 599.810 kg errefus, atez ateko herrietan 648.020 kg. eta sistema mistoan 33.760 kg. Guztira, 4.401.365 kg errefus bildu dira azken urtean Sakanan.

Organikoa

Sistema desberdinek organiko datu hauek eman dituzte kilogramotan: Altsasun 54.367 kg, Irurtzunen 49.774 kg, sistema mistoan 306.502 kg eta atez atekoan 963.046 kg. Guztira 2.009.221 kg organiko kudeatu dira. Mendigorriako Biomendi materia organikoaren kudeaketa zentrura eramandako kilo kopurua berriz, 373.450 izan da.

Ontzi arinak

Guztira Sakanan jasotako eta Azkoiengo ontzi arinen kudeaketa etxera eramandako kilo kopurua 491.486 izan dira, horietatik 463.537 kg hiri hondakinak izan dira eta poligonoetan jasotakoak 27.948 kg. Altsasu herrian 149.150 kg jaso ziren, Irurtzunen 57.100 kg, atez ateko herrietan 256.180 kg eta sistema mistoko herrietan 65.400 kg.

Papera eta kartoia

Papera eta kartoiaren bilketak honako datu hauek utzi dizkigu:

  • Altsasu herria 292.700 kg

  • Altsasu poligonoak eta atez ate komertzioak 135.040 kg

  • Irurtzun herria 101.910 kg

  • Irurtzun poligonoak 30.330 kg

  • Atez ateko herriak eta poligonoak 437.240 kg

  • Mistoa 61.050 kg

Sakanan, guztira hiri hondakin moduan 819.361 kg kartoi jaso dira, poligonoetan 238.908 kg eta guztira 1.058.270 kg.

Erabilitako olioa

Garbigunea eta puntu garbi mugikorraren artean 7.973 kg jaso dira, Altsasun 5.366 kg, Irurtzunen 1.625 kg, atez ateko herrietan 5.259 kg, sistema mistoa duten herrietan 326 kg. Guztira, 20.549 kg sukaldeko olio jaso dira 2015 urtean.

Arropa

Arropa bilketa herrietan kokaturik dauden burdinezko edukiontzi batzuen bidez egiten da. Eduki ontzi horiek Humana, Euskadi-Congo eta Emauseko Trapuketariak gobernuz kanpoko erakundeek kudeatzen dituzte. Hauek dira GKE hauentzat bildu ditugun kopuruak:

  • Humana Altsasu:18.905 kg

  • Humana Irurtzun: 7.985 kg

  • Humana atez ate: 36.798 kg

  • Humana mistoa:1.398 kg

  • Euskadi-Congo Altsasu: 2.884 kg

  • Euskadi-Congo Irurtzun: 0 kg

  • Euskadi-Congo atez ate: 4.615 kg

  • Euskadi-Congo mistoa: 0kg

  • Emmaus: 16.265kg

Guztira jasotako arropa eta ehun kopurua kilotan 88.851. Baina zaindu behareko zerbait da, izan ere, hauetatik 52.404 kg inpropioak ziren.

Beira

Beira bilketa Ecovidrio enpresak kudeatzen dituen iglu bidez egiten da eskualde osoan. Hauek dira iglu horiek bildu dituzten kopuruak:

  • Altsasun 216.847 kg

  • Irurtzunen 58.951 kg

  • Atez ateko herrietan 248.389 kg

  • Sistema mistoko herrietan 63.268 kg

Guztira bildutako beira kilo kopurua 587.455 izan da.

Bestelakoak

Biltzen diren bestelako hondakinak kilotan:

  • Silo plastikoa (Bidasoa Ecogestión) 30.440 kg

  • Filma poligonoetan (Bidasoa Ecogestión) 41.260 kg

  • Gai arriskutsuak garbigunean (SEN) 11.725 kg

  • Obra txikietako hondakinak (Gabirondo) 21.300 kg

  • Egurra Arbizuko TG (Despanorsa/Maderas Navarro) 47.900 kg

  • Tresna elektriko eta elektronikoak garbigunean 28.645 kg

  • Tresna elektriko eta elektronikoak Emmaus 33.270 kg

  • SIGRE (botikak) Altsasu 626 kg

  • SIGRE (botikak) Irurtzun 184 kg

  • SIGRE (botikak) atez ate 648 kg

  • SIGRE (botikak) mistoan 165 kg

  • Ibilgailuak 13.594 kg

Guztira bestelako hiri hondakinak 339.864 kg, bestelakoak poligonoetan 71.700kg eta guztira 411.564 kg.

Osotara 9.068.762,32 kg hondakin kudeatu ditugu eskualdean 2015. urtean, selektiboki bilduta edota konpostatuta 4.667.397,32 kg. Gaikako bilketa tasa, poligonoak barne (%) 51.47koa da eta birziklapen tasa, poligonoak barne (%) 49.52koa.

Konposta

Eskualdeko organikoa bildu eta tratatzeko moduak lau dira: Ohiko edukiontziak Altsasun eta Irurtzunen, atez ateko bilketa, auzokonposta guneak eta autokonposta egitea. Eskualdean guztira 10.400 etxebizitza daude eta horietatik 6.055ek beraien materia organikoa konposta bihurtzen dute. Hauek dira datuak:

Herriak

AUTOKONPOSTA 

AUZOKONPOSTA

ATEZ ATE

Altsasu

162 etxe

0 etxe

0 etxe

Irurtzun

51 etxe

98 etxe

0 etxe

Atez ateko herriak

1074 etxe

1798 etxe

1531 etxe

Sistema mistokoak

501 etxe

662 etxe

3 etxe

Gai organikoa biltzeko sistema eta proportzioak:

gai organikoa biltzek osistema

Gaikako bilketaren bilakaera Sakanan

gaikako bilketaren bilakaera

Sare sozialetara gehitu

<< atzera