Hari izpia hartzen, Euskal kulturaren erronkak Nafarroan aurtengo jardunaldiak aurkeztu dira. Sakanko Mankomunitatea parte den Nafarroako Euskara Teknikarien Sareak, Elkar fundazioak eta Karrikiri elkarteak sustatutako jardunaldiek, euskal kulturaren erronkei buruzko gogoeta piztea dute helburu. Iaz antolatu ziren jardunaldi hauek lehen aldiz Iruñean, ikusirik izan zuten arrakasta, eta aztertzeko gai asko egonda, ekimenari segida eman zaio. Orduko hartan mahai gainean jarritako gaiei tira eginez, 2021ean bi saio antolatu dira: alde batetik maiatzean, Ikusgarritasuna eta prestigioa izango dira aztergai Atarrabian; bestalde, uztailean, Leitzan, Lurraldea eta kultura.
Egitarauak eta izen emateak:
HARI IZPIA HARTZEN II
Ikusgarritasuna eta prestigioa
2021/05/28 · Atarrabiako kultur etxea (Atarrabia)
- 8:00 Dokumentazioa hartzea
- 8:45 Ongi etorria erakunde antolatzaileen eskutik
- 9:00 – 10:00 Hitzaldia: Sormena, kultura prestigiatzeko bidea. Oskia Ugarte (Uharteko Arte Garaikide Zentroa)
Aurkezlea: Kristina Urrutia (Nafarroako Toki-entitateetako Euskara Teknikarien Sarea) - 10:00 – 11:00 Hitzaldia: Euskal kulturak hezkuntza arautua zeharka dezan Iratxe Retolaza (EHU)
Aurkezlea: Miren Basurto (EIBZ) - 11:00 – 11:30 Atsedenaldia
- 11:30 – 13:00 Gogoeta gidatua: Euskal kulturaren ikusgarritasuna eta prestigioa.
Gidaria: Jon Abril (Elhuyar aholkularitza) - 13:00 – 14:00 Hitzaldia: Bertsolaritza berritzea, publiko berrietara iristeko bidea. Oihana Iguaran (Euskal Herriko Bertsozale Elkartea) eta Eli Pagola (Euskal Herriko Bertsozale Elkartea)
Aurkezlea: Julio Soto (bertsolaria) - 14:00 Agurra erakunde antolatzaileen eskutik
HARI IZPIA HARTZEN III
2021/07/01 · Leitzako Herri Aretoa (Leitza)
- 8:00 Dokumentazioa hartzea
- 8:45 Ongi etorria erakunde antolatzaileen eskutik
- 9:00 – 10:00 Hitzaldia: Zer da euskal kultura? Lorea Agirre (Jakin fundazioa)
Aurkezlea: Dabid Anaut (Nafarroako Toki-entitateetako Euskara Teknikarien Sarea) - 10:00 – 11:00 Hitzaldia: Kultura eta espazioa, pertsonen arteko kultur harremana eta garapena – Arantza Santesteban (Ikerlaria eta zinegilea)
Aurkezlea: Kati Leatxe (Karekin Kultura) - 11:00 – 11:30 Atsedenaldia
- 11:30 – 13:00 Gogoeta gidatua: Kultura eta lurraldea
Gidaria: Jon Abril (Elhuyar aholkularitza) - 13:00 – 14:00 Hitzaldia: Kultura eta landa-garapena Marc Badal (Kanpoko Bulegoa)
Aurkezlea: Aitziber Zapiain ((H)ilbeltza) - 14:00 Agurra erakunde antolatzaileen eskutik