5. edukiontzia Altsasun

November 2, 2017

webBADATOR 5. EDUKIONTZIA!

Datorren urtarrilaren 15ean 5. edukiontzia jarriko da martxan Altsasun. Horrela, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak sinatutako akordioa bete nahi da, %65eko bilketa selektiboa lortzeko. Portzentai horrretara iristeko funtsezkoa da materia organikoa banatzea eta dagoeneko egiten diren autokonposta eta auzokonpostarekin batera, edukiontzi marroiak lagunduko digu.

Izena emateko, 900 730 450 doako telefonora deitu behar da. Izena ematen duten etxebizitzei, bilketa hasi baino aste bat lehenago ondorengo kita emango zaie, materia organikoa banatu eta edukiontzian bota ahal izateko: 10 litrotako kubo mikroperforatua, poltsa konpostagarriak, edukiontzia irekitzeko giltza eta birziklapen gida, banaketa nola egin jakiteko. Gainera, Nafarroako Partzuergoak deskontu bat aplikatuko die hondakin erreziboan.

Ezazu organikoaz paso egin eta eman jauzia etorkizuneko hondakin kudeaketara!

altsasukartela

Sare sozialetara gehitu

<< atzera