Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Hiri hondakinen bilketa

Hiri hondakinak etxe partikularretan, dendetan, bulegoetan eta zerbitzuetan sortzen direnak dira, bai eta arriskutsuak ez diren eta beren izaera edo konposizioagatik aurreko leku edo jardueretan sortutakoekin pareka daitezkeen guztiak ere.

Sakanan hainbat bilketa sistema daude:

  • Atez atekoa
  • Erabilera kolektiboko edukiontziak
  • Mistoa

Zure bilketa sistema zein den jakiteko, aukeratu zure herria azpiko zerrendatik:

Altsasu Bakaiku Irurtzun Olazti
Arakil Ergoiena Iturmendi Uharte Arakil
Arbizu Etxarri Aranatz Lakuntza Urdiain
Arruazu Irañeta Lizarragabengoa Ziordia

Hiri hondakinen bilketari eta kudeaketari buruzko informazio guztia ere aurki dezakezu Sakanako Hondakinen Gidan.

Atez atekoa

Sakanako zortzi herrik ezarri dute atez ateko sistema: Olazti, Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Etxarri Aranatz, Arbizu, Lakuntza eta Uharte Arakilek.

Bizilagunek asteko egun jakin batean ateratzen dute hondakin mota bakoitza, hala nola materia organikoa, ontzi arinak, papera-kartoia eta errefusa. Bakoitzak bere gakoan zintzilikatzen du kuboa, egun bakoitzean atera behar den hondakin motarekin.

Kuborik behar izatekotan, Arbizuko UtzubarEKOgunera jo behar da.

Bide publikoan, gainera, ehun hondakinentzako edukiontziak, sukaldeko olio hondakinentzako edukiontziak eta beirarako igluak daude.

Halaber, materia organikoa bertan kudeatzeko aukera eskaintzen da, etxeko konpostagailuen eta auzokonpostagailuen bitartez.

Sistema hau bailara osoko industria eremuetan ere ezarri da. Bertan, enpresa bakoitzak bere edukiontziak ditu organikorako, papererako eta kartoirako, ontzi arinetarako eta errefuserako. Kasu batzuetan, film plastikoa biltzeko zerbitzu bat ere eskaintzen da.

 

Erabilera kolektiboko edukiontziak

Sistema hori bide publikoan kokatutako edukiontziak dira, eta Irurtzunen eta Altsasun ezarrita dago. 

Herritarrek edukiontzi marroiak, auzokonpostagailuak eta etxeko konpostagailuak (etxebizitza bakoitzak modalitate bat aukeratzen du), papererako eta kartoirako edukiontzi urdinak, ontzi arinetarako edukiontzi horiak eta errefuserako edukiontzi berdeak dituzte eskura. Gainera, beirarako igluak, ehun hondakinetarako edukiontziak eta sukaldeko olio hondakinetarako edukiontziak ere aurki daitezke.

 

Mistoa

Biztanle gutxiagoko herri eta kontzejuetan dago ezarria, hala nola Ziordian, Arruazun, Irañetan,
Arakilen, Lizarragabengoan eta Ergoienan. Herritarrek materia organikoa, ontzi arinak,
papera-kartoia eta errefusa gaika sailkatu eta etxolen barruan dauden edukiontzietan bota
behar dituzte. Materia organikoa edukiontzi marroian bota behar da, ontzi arinak horian,
papera eta kartoia urdinean eta errefusa, berdean edo grisean.

Herritarrek auzokonpostagailuak eta etxeko konpostagailuak (etxebizitza bakoitzak modalitate bat aukeratzen du) eskura dauzkate ere materi organikoa kudeatzeko.

Gainera, beirarako igluak, ehun hondakinetarako edukiontziak eta sukaldeko olio hondakinetarako edukiontziak ere aurki daitezke.