Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Abenduak 3: Euskara gurea, denona.

Abenduaren 3a, Nafarroako Egunaz gain, Euskararen eguna ere bada, 1949tik eta Eusko Ikaskuntzaren ekimenez. Egun horren xedea da euskara balioestea eta ingurunean dituen edozein hizkuntzaren parekoa dela ohartaraztea.

Nafarroako Gobernuak, lehen aldiz, ofizialki ospatuko du Euskararen Nazioarteko Eguna, abenduaren 3an. Kultura ekitaldiak eginen ditu Nafarroako hiru herritan: Iruña, Altsasu eta Tutera. Altsasun ekitaldien antolaketa Nafarroako Gobernuaren, Altsasuko Udalaren eta Sakanako Mankomunitatearen eskutik etorri da.

Egitaraua:
11:00etan: Euskaraz jolastu ikuskizun-jolasak Dindaia fundazioaren eskutik Iortia plazan.
12:30ean: Ekitaldi instituzionala Iortia plazan.
20:00etan Gutik zura dokumentala Iortia kultur gunean.
**Goizeko bi ekitaldiak, eguraldi txarra eginez gero, Burunda pilotalekuan egingo dira.

Egun honen harira prestatua zen ere Altsasuko euskarazko zinema zikloa Iortia kultur gunean. Azaroaren 25 eta 27an Neskatoak dokumentalaz gozatzeko aukera izan genuen. Azaroaren 3an Gutik zura dokumentala eskainiko da eta abenduaren 4an Zikoinak haurrentzako filma arratsaldeko 17:00etan.

Kartel ofiziala:

Euskararen Eguna