Zinema euskaraz Iortia kultur gunean

November 22, 2016

Nafarroako Gobernuak, Altsasuko Udalak eta Sakanako Mankomunitateak elkarlanean eskainiko dituzten emanaldiak:
zinema-euskaraz-sakana-mank

NESKATOAK

Azaroak 25 (ostiralarekin)

21:45ean

Azaroak 27 (igandearekin)

20:00etan

Jon Abril beratarrak 1940etik 1970era bitarteko urteetan frankismotik ihesi Frantziara neskame joan ziren emakumeen esperientzia kontatzen digu dokumental honetan. Kasu gehienetan, nerabeak eta neska gazteak ziren, bizimodu hobea bilatzeko familiak atzean utzi zituztenak. Ordubete inguruko iraupena duen dokumental honek hamabost emakumeren esperientzia kontatzen du.

GUTIK ZURA

Abenduak 3 (larunbatarekin)

20:00etan

Euskal Herriaren idiosinkrasian basoa eta zurezko zimenduak daude. Jon Maiak zuzendutako dokumental honetan antzinatetik etorkizunerako bidaia egingo dugu lur honetako gizakiaren eta zuraren arteko harremana azalduz. Horretarako, pertsonaia hautatuen bizi-esperientzia pertsonala eta mundu mailako adituen txori begirada erabiliko ditugu, historia eta istorio konbinazio poliedriko baten bidez lehengo, oraingo eta etorkizuneko basoen eta zuraren gako nagusiak azalduz.

ZIKOINAK

Abenduak 4 (igandearekin)

17:00etan

Filmak zikoinen ohiko kontzeptua aldaraziko du. Beti esan izan da zikoinek haurrak eramaten dituztela edo, behintzat, eraman ohi zituztela. Orain, ordea, Interneteko mundu mailako konpainia baten paketeak emateaz arduratzen dira. Junior, konpainiako banatzailerik hoberena den zikoina, postuz igotzekotan dago nahi gabe umeak egiteko makina aktibatu eta baimendu gabeko ume zoragarri bat egiten duenean. Juniorrek nagusia konturatu baino lehen arazoa gainetik kendu nahi du…

Sare sozialetara gehitu

<< atzera