Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Aldi baterako Mankomunitateko idazkari lanposturako deialdia

Sakanako Mankomunitateko idazkari lanpostua oposizio-lehiaketaren bidez beteko da.

Eskabideak Altsasuko Enplegu Bulegoan aurkeztu beharko dira, 2017ko abuztuaren 25a baino lehen, 15:00ak bitarte, eta izangaiek, baldintza hauek bete beharko dituzte :

a) Nazionalitate espainiarra izatea.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.

c) Hauetako ikasketa tituluren bat edukitzea, edo bakoitzari dagokion gradu titulua, edo balio berdina duen beste titulu bat, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea:

–Zuzenbideko lizentzia.

–Zientzia Politikoetako eta Administrazioaren Zientzietako lizentzia edo Soziologiako lizentzia edo Zientzia Politikoetako eta Soziologiako lizentzia.

Izangaiek alegatzen badute aurretik aipatutako titulazioen baliokideak dituztela, baliokidetasun hori onartzen duen lege edo erregelamenduzko xedapena aipatu beharko dute.

Atzerrian lorturiko tituluak izanez gero, aipatu epea betetzen den egunean, haren homologazioa frogatzen duen agiriaren jabe izatea.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko behar diren gaitasun fisikoak eta psikikoak izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia izan ez izana, ezta diziplinako kaleratze bidez bidali izana ere.

F) Euskara maila.

G) Enplegu-eskatzaile gisa edo lana hobetzeko eskabidea egina izatea edozein enplegu zerbitzutan.