Altsasun 5. edukiontzia ezartzeko bilerak hasiko dira

November 11, 2016

Sakanako Mankomunitatetik, Altsasuko Udalarekin elkarlanean, 5. edukiontzia ezartzeko prozesuari hasiera eman diogu. Prozesu honen lehen pausu bezala, azaroaren 14ean (astelehena) eta 15ean (asteartea), 11:00etan eta 18:00etan Altsasuko herritar guztientzako bilera informatiboak egingo ditugu Iortia Kultur Gunean, non ezartze honen zergatiak eta proposamen orokorra azalduko diren. Bilerak berdinak izango dira, hobekien datorkizuna aukeratu dezazun.

Gure asmoa informazio hau eskutitz bidez zuen guztion etxeetara iristea bazen ere, Mankomunitatetik kanpoko akats bat dela eta baliteke eskutitza garaiz ez iristea zuen etxeetara. Hori dela eta, eskertuko genizueke informazio hau zuen inguruan zabalduko bazenukete. Espero dugu akats hau ez dela gehiago errepikatuko. Sortu daitezkeen eragozpenengatik barkamena eskatu nahi dizuegu baita ere.

Edozein zalantza baduzue edo informazio gehigarria behar baduzue, 900 730 450 doako telefonora dei dezakezue.

leheneskutitza

Sare sozialetara gehitu

<< atzera