Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Aniztasunaren astea Zelandi ikastetxean

Iazko aniztasunaren asteak izan zuen arrakasta ikusirik, aurten ere, Zelandiko Guraso Elkarteak, bertako hainbat amak, eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek, eta Sakanako Mankomunitateran Immigrazio Zerbitzuak elkarlanean, Aniztasunaren II Astea antolatu dugu, maiatzaren 9tik 13ra.

Asko dira bete nahi ditugun helburuak eta horietako bat honako hauxe da: jatorri kultural anitzeko pertsonen arteko ezagutza, errespetua eta hartu-emana bultzatzea. Bai ikasleen artean bai helduen (gurasoen) artean ere.

.

Programak bi zati nabarmen ditu:

  1. Ikaslegoari zuzendua.

Maiatzaren 4an eta 9an izango da, 9:00etatik 13:00 etara.

Ikasleak munduko hainbat lurraldeetako etxeetara joango dira bisitan: Altsasu, Maroko, Alemania, Txina eta Portugal.

  1. Gurasoei zuzendua.

Maiatzaren 9tik-13rako astean zehar garatuko da, taulan adierazten den moduan:

.

Astelehena 9
15:00-16:30
Asteartea 10
15:00-16:30
Asteazkena
Libre
Osteguna 12
15:00-16:30
Ostirala 13
15:00-16:30
Nola aurkitzen naiz Altsasun? Munduko hezkuntza anitzak Sendatzeko modu anitzak Munduko jakiak
Altsasura iristean talkak, beharrak, zailtasunak… Munduan zehar dauden hezteko modu anitzak ezagutuko ditugu Munduko osasungintzak Munduko sukalde antizetako errezetak ezagutuko ditugu eta dastatu ere bai.