25 urte pasa badira ere Berlingo harresia bota zenetik, gero eta gehiago dira gaur egun eraikitzen ari direnak. Europan zehar, Ceuta eta Melilla, Israel eta Zisjordania, bi Koreak, Uzbekistan eta Kirgizistan, Arabia Saudi eta Irak, Maroko eta Sahara ekialdea, Irak eta Kuwait, India eta Bangladesh, Botswana eta Zimbabwe, AEB eta Mexiko, Bulgaria-Turkia/Grezia
Milaka poliziek zaindutako harresi igaro ezinak dira gaur eraikitzen direnak; gosetea, gerrak, pobrezia eta miseriatik ihesi doazen milioika pertsonei zonalde ziurrago baterako eskubidea urratzen dieten lotsaren (edo lotsarik gabeko) harresiak. Gaur egungo Europaren balio demokratikoen krisia agerian uzten dituzten harresiak, eta horrekin batera, krisi politikoa eta humanitarioa.
2015ean esan zitzaigunez, estatu espainiarrak 8000 errefuxiatutik gora hartu behar bazituen ere, urte bukaeran 18 besterik ez zituen hartu. Gauza bera Frantzian (300etik, 7 soilik), Nafarroan 16 besterik ez… Eta guzti hau gutxi balitz, Austriak migrazioen kontrako legerik zorrotzenetakoa onartu berri du. Babeserako eskubidea murriztuko duen legea. Hori nahiko ez, eta 400mko harresia eraikitzeko asmoa dauka Italiako mugan.
Europak ezin uka dezake bere mugetan gertatzen ari dena. Eta bere papera zein den munduan birplanteatu behar luke.
Orain Europara datozenak, Europan gertatzen ari dena, akatsez beteriko nazioarteko politika baten ondorio baita. Europar Batasunak guzti honetan duen erantzukizunaz gain, norberak ere ulertu behar dugu, erabateko erantzukizuna ez badugu ere, nolabaiteko zerikusia ere badaukagula guzti honetan.
Eta zeregin asko ere bai: ongi informatuak egotea, iritzi kritikoa izatea, mugitzeko grina, eta enpatikoak eta solidarioak izatea okerren pasatzen ari den harekin. Ez dadila egoera hau gehiago luzatu, ez gure izenean behintzat.
Bego Zestau – Immigrazio Zerbitzua.
Limako harresiak ez ditu estatuak bereizten, hiri barneko auzoak baizik. ARG: VOLANTE Y RASANTE.