Iazko arrakasta ikusirik, aurten ere elkartasunezko bilketa egienen da azaroaren 16 eta 23an eta abenduaren 11an, 12an eta 13an, 9:00tatik 11:00tara. Saltzen ez dena Elkarri Laguntza Elkartera bideratuko da. Abenduaren 17an eginen da Elkartasun II. Azoka Olaztin, baina horren berri…
EUSKARA PRAKTIKATU NAHI? EMAN IZENA!
Sakanako Mintzakide taldeak martxan daude. Euskara praktikatu nahi baduzu, baina ez badaukazu norekin egin, edo euskalduna izanda euskaraz bizitzeko aukera berrien bila bazabiltza, eman izena Sakanako Mintzakiden! Praktikatuz ikasten da Hizkuntzak erabiliz ikasten dira. Beraz, euskararen ikas-prozesua bizkortzeko eta…
AZAROAK 25 | IKUSTEN DUZU? GELDI EZAZU!
Aurten Sakanako Mankomunitateak eta zenbait Udalek elkarlanean azaroaren 25ean ospatzen den Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, programazio bateratua antolatu dute azaroaren 17tik abenduaren 16ra. ADIERAZPEN INSTITUZIONALA PROGRAMAZIOA BINOMIO. DESIOA ETA INDARKERIARI BUELTA BAT. PORNOA. Sexu…
SAKANAKO XIX. PALA TXAPELKETA
Abenduaren 24tik 23ra Sakanako XIX. Pala Txapelketa antolatu da. Izena emateko bidali korreoa helbide honetara: kirolak@sakana-mank.eus
IRAKURKIDE, TXAKURREKIN IRAKURKETA TAILERRA, ALTSASUN
Azaroak 17, ostirala 18:30ean Altsasuko Liburutegian • 7 urtetik aurrera. • Aurretik liburutegian izena-ematea beharrezkoa da.
EUSKARARA HURBILTZEKO IKASTAROA
Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Kultur arteko Zerbitzuak eta Euskara Zerbitzuak Euskarara hurbiltzeko ikastaroa antolatu dute, dohainik. 60 orduko oinarrizko ikastaroak euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko aukera emanen die ikasleei. Ikastaroa bereziki antolatuta dago azken urtetan Sakanara bizitzera etorri diren herritarrendako eta,…
SAKANAKO HERRI KIROL EGUNA
Eguna: urriak 21. Ordua: 18:00etan. Lekua: Iortia plaza (Altsasu).
SAKANAKO MANKOMUNITATEKO HIZKUNTZA ETA KULTURARTEKO BITARTEKARIAREN DEIALDIA
Sakanako Mankomunitatearen lehendakariak, 2023ko urriaren 11ko ebazpenaren bidez, honako deialdia onartu du: hautaproben bidez Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Kulturartekotasun Zerbitzuan hizkuntza eta kulturarteko bitartekari lanpostua, C mailakoa, aldi baterako betetzeko hautagai zerrenda osatzeko deialdia. Oinarriak hurrengoak dira: Lakuntzan, 2023ko urriaren 11an.–Lehendakaria,…
ASKOTARIKO SAKANA. ANIZTASUNA EREIN
Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak Askotariko Sakana. Aniztasuna erein programaren barruan hainbat jardunaldi eta ekintza antolatu ditu: Urriak 19, osteguna 18:00etan Etxarri Aranazko Kultur Etxean hitzaldia “Sexu-aniztasuna hirietatik at” Hiruki larroxa (EUS) ——— Urriak 20, ostirala 18:30ean Urdiaingo liburutegian Aniztasunaren aldeko…
Aldamenekoa liburuaren aurkezpena
Ainara Gorostizu Mujika, liburuaren egilea, izanen da aurkezpenean. Liburuak migrazioen istorioak laburbiltzen ditu haien protagonisten ahotik. Horietako bat Irurtzunen bizi izan dena. Eguna: urriak 18. Ordua: 19:00 Lekua: Pikuxar ganbaran (Irurtzun). Antolatzen dute elkarlanean: PIKUXAR euskal txokoa, Itxipuru taldea, Aizpea…