Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Bigarren aukeren txokoa

Sakanako Mankomunitateko Hondakin Zerbitzuak “2.aukeren txokoa” ekimen antolatu du, abenduaren 21ean Altsasuko Foruen plazan, Sakana Birziklaketa Laborategia eta Altsasuko Gaztetxearekin elkarlanean.

Azokan lau txoko desberdin egongo dira: hondakina zena jostailu edo apaingarri bihurtzeko haurrendako tailerra, erabiltzen ez duzun arropa eta jostailu trukea egiteko aukera, janari dastaketa eta kafe konpondu, hautsita dagoen tresna edo dena delakoa konpontzeko laguntza.

“2. aukeren txokoa” 11:00etatik, 13:00etara eta 17:00etatik, 20:00etara irekiko da.