Pasaden igandean Bizi Festa ospatu genuen Lakuntzako parkean Mankomunitateko 4 zerbitzuk elkarlanean antolatuta (Anitzartean, Euskara, Berdintasuna eta Kirola). 100 partaide inguru izan ziren eta urtero bezala, bizikletan ibilalditxo batekin hasi genuen eguna (Barranka txirrindulari taldeko lagunek gidatuta), ondoren gosari osasuntsu bezain anitzaz gozatu genuen eta gero ipuin kontalaria (Izaskun Mujika) izan zen. Jarraian, kirol materiala zozketatu zen, eta azkenik, txokoen garaia iritzi zen: liburu parekideak, jolas kooperatiboak eta bizikleta konpontzeko tailerra (Joxi Lazkoz).