Bizikleta ibilaldia, jolas herrikoiak, bizikleta konpontzeko tailerra eta jostailuen trukea

May 25, 2015

خروج بالدارجة، العاب تقليدية،ورشة

لصيانة الدراجات، مقايضة للالعاب في

ألساسوا

Sakanako Mankomunitateko Kirol eta Immigrazio zerbitzuek elkarlanean, egun bikaina antolatu dute maiatzaren 31n Altsasuko Iortia plaza inguruan.

9:30ean 2 orduko bizikleta ibilbide erreza

11:30ean:

L.H. 5.-6.maila: jolas herrikoiak (zapiak, koskolak, soka salto…)

D.B.H. 1.-2.mailak: bizikleta konpontzeko tailerra

12:30ean jostailuen eta kirol materialaren trukea (patinak, erraketak, bizikleta, patinetea, pala, baloiak, esku pilota, eskiak…)

Bukaeran auzatea izanen da eta partaide guztien artean opari bat zozketatuko da.

Izena emateko epea maiatzaren 26, asteartean, amaitzen da.

LAGUNTZAILEAK: Altsasuko Udala, Barranka txirrindulari taldea eta Altsasu, Urdiain eta Olaztiko ikastetxe eta guraso elkarteak.

OHARRA:

Adin guztientzako antolatuta dago txirrindula martxa baina 10 urtetik beherakoek helduen laguntzarekin etorri beharko dute.

ARAUTEGIA:

1. Ibilaldi ez lehiakorra da.

2. Ezin da parte hartu izenik eman gabe.

3 Eraman mendiko bizikleta, kaskoa eta ogitartekoa. KASKOA DERRIGORREZKOA DA.

4 Martxa aurretik BIZIKLETA DOITZEA aholkatzen dizuegu.

5 Partaide guztiek antolakuntzaren ibilbidea jarraitu behar dute momentu oro, segurtasuna dela eta.

IZENA EMAN:

948 46 48 66 kirolak@sakana-mank.com

648 070 710 immigrazioa@sakana-mank.com

Sare sozialetara gehitu

<< atzera