Burundesa sari nagusia – Sakanako XIX. herri lasterketa – Ongi etorri errefuxiatuak!

urria 15, 2019

ADI!! Antolaketa kontuengatik probaren data aldatu da. Barkatu eragozpenak.

Urriak 27, igandean, 12:00etan

SAKANAKO “LASA KIROLAK” KOPARAKO PUNTUAGARRIA

Antolatzailea: SAKANAKO MANKOMUNITATEKO KIROL ZERBITZUA

1.- TOKIA: ETXARRI ARANATZ

2.- IZEN-EMATEAK:

Senior eta beteranoak
Urriaren 13 arte 6 € www.herrikrosa.eus
Urriaren 25 22:00ak  arte 8 €
Egunean bertan 10 € Udalean, 16:00etatik 17:30era
Gazte eta Kadeteak
Urriaren 25 22:00ak  arte 0 € www.herrikrosa.eus
Egunean 0 € Udalean, 16:00etatik 17:30era
Benjaminaurrekoak, benjamin, kimu eta haur mailak
Egunean bertan 0 € Udalean, 16:00etatik 16:45etara

Emaitzak:  www.herrikrosa.eus

Informazio gehiago: 948 464866 kirolak@sakana-mank.eus

Kartela

3.- PROGRAMA

Serbia eta Greziako errefuxiatuen argazkiak eta testigantzak ikusgai, arratsaldean zehar

10:00 Dortsalak jaso

10:30 Magia ikuskizuna Maksim Magoaren eskutik

11:00 Umeen lasterketak hasi

11:45 Errefuxiatuen aldeko Martxa

12:00 Umeentzat jolasak: piko-pikoa, txapak egitea eta henna margoketa

12:00 Helduen lasterketa

13:00 Helduen sari banaketa eta auzatea berezia

4.- ARAUAK:

– Partaidetza librea eta herrikoia.

-Bakoitzak dagokion mailan parte hartu beharko du.

-Antolakuntzak korrikalariei aurretik mediku azterketa bat egitea gomendatzen die.

-Izena eman gabe parte hartzen duenak bere ardurapean egingo du eta izena eman duenaren eskubideak ez ditu izango.

-Antolakuntza ez da lasterketan partaideek beren buruari edo beste bati sortzen dizkioten kalte fisiko, moral edo bestelakoen arduraduna.

– Zerbitzu medikuak egongo dira.

– Parte hartzaileek dortsala bularrean eramango dute.

– Dutxa eta aldagela zerbitzua egongo da.

-Edariak izango dira lasterketa bukaeran.

-Ibilbidea antolakuntzak zainduko du.

-Kexak eta proposamenak antolakuntzari aurkeztu, idatziz.

-Korrikalariek, izena ematen duten heinean, araudia onartzen dute.

-Antolakuntzak ardura zibileko eta istripu asegurua kontratatuko du izena ematen dutenendako.

– Behin izen ematea eginda ez da dirua bueltatuko.

► Benjaminaurrekoak (♀ eta ♂) → 2013 eta 2014 urteetakoak

200 m (11:00etan)

► Benjaminak (♀ eta ♂) → 2011 eta 2012 urteetakoak

400 m (11:05ean)

► Kimuak (♀ eta ♂) → 2009 eta 2010 urteetakoak

800 m (11:10ean)

► Haurrak (♀ eta ♂) → 2007 eta 2008 urteetakoak

1200 m (11:20ean)

► Kadeteak (♀ eta ♂) → 2005 eta 2006 urteetakoak

Helduekin 4500 m (12:00etan)  (bi buelta )

► Gazteak, senior eta beteranoak (♀ eta ♂) → 2004 eta aurrekoak

7750 m (12:00etan) (2250 metroko 3 buelta)

 

5-SARIAK/PREMIOS

Emakumezkoei eta gizonezkoei bertako produktuak banatuko zaizkie/ Se repartirán productos locales a mujeres y hombres:

  • Sailkapen orokorra: 1.go hirurak
  • Sakandarren sailkapena: 1.go hirurak
  • Kadetea: 1.goa
  • Gaztea: 1.goa
  • Beteranoak:
    • 1.goa 35 /49 urte
    • 1.goa 50/ 59 urte
    • 1.goa 60 urtetik aurrera

Zozketak helduen lasterketa bukatzen dutenen artean:

  • Masajeak, Peio Goikoetxea
  • Afari/ Bazkariak
  • Partxis kolaboratiboa  eta Zurrumurruen kontrako mantala

HELPNAren eta Sakana Harrera Haranaren kamisetak/ Camisetas de HELPNA y Sakana Harrera Harana

Errefuxiatuen aldeko martxan parte hartzen dutenen artean bi pertsonentzako bazkari/afaria zozketatuko da

SAKANAKO HERRI LASTERKETA AURRERA ERAMATEN DUTEN PERTSONA ETA ERAKUNDE GUZTIEI, GURE ESKERRIK BEROENAK.


<< atzera