Zurrumurruen aurkako Kontaketa Laburren I. Lehiaketako sari banaketa

iraila 16, 2020

Irailaren 9an, asteazkenarekin, Sakanako Mankomunitateko ANITZARTEAN Kultura arteko Zerbitzuak antolatutako Zurrumurruen aurkako Kontaketa Laburren I. Lehiaketako irabazleei sariak banatu zitzaizkien.

Lehiaketara 23 parte-hartzaile aurkeztu ziren.

Lehiaketak, Sakanako bizilagunak gonbidatu nahi zituen hausnartzera zurrumurruen, haien jatorriaren, ondorioen, bizikidetzari nola eragiten dion eta, era berean, Sakanan zurrumurrurik gabeko gune bat imajinatzera, marraztera, sortzera, proposatzera: espazio erosoagoa, berdintasunezkoa, askotarikoa, errespetuzkoa eta diskriminaziorik gabea, beti ere giza eskubideak eta hauen unibertsaltasuna defendatzeko.

Bi modalitate zeuden: euskara eta gaztelania. Eta adinaren arabera, 16 urtetik beherakoei eta 16 urtetik gorakoei sariak emanez.

Epaimahaia Sakanako Mankomunitateko berdintasun teknikariak, Sakanako Mankomunitateko hizkuntza eta kultura arteko bitartekariak eta ZASKAKO (Nafarroako Zurrumurruen Aurkako Sarea) kideek osatzen zuten, ANITZARTEAN zerbitzuaren bidez.

Sariak ekonomikoak izan dira eta Sakanako Komentzilarien Elkarteko bazkide-establezimenduren batean trukatu behar izan dira. Elkarte horrek eman zituen sariak.

Nahi izan zuenak kontatzeko, irakurtzeko edo kontatzeko aukera izan zuen.
Saritutako kontakizunak hurrengo egunetan argitaratuko dira.

Sarituak:
EUSKARA MODALITATEA:

16 URTETIK BEHERAKOAK

  1. Saria, 100€ Beñat Latorre,”Ametsekin dantzan” lanarekin.
  2. Saria, 75€ Lidia Cruz Albizu, “Desberdintasunak berdinak bihurtzen gaituzte”.
  3. Saria, 50€, Haizea Perez Martin, “Ikasle berria” lanarekin.

AIPAMEN BEREZIA

Mikel Azpiroz Razkin, “Lagunik ez zituen umea” 30€. 5,7. Enpatia, orijinala. Bruder.

 

16 URTETIK GORA

  1. Saria, 200€ Joana Ziganda Olano, “Arrats gorriak” lanarekin.
  2. Saria , 150€ Nahia Galbete Arnanz, “Eguneroko maitea” lanarekin.

 

GAZTELERAZKO MODALITATEA 

16 URTETIK GORA:

  1. Saria 200€ Uxua Azpiroz Armendariz, “Marjaba” Lanarekin.
  2. Saria 150€, Laura Penagos Rodriguez, “Pasillo de espera” Lanarekin.
  3. Saria, 100€ Jose Crespo Larraza, Glosas Narrativas: “A lluvia de rumores paraguas de valores” lanarekin.

16 URTETIK BEHERA

  1. Saria 100€, Aiora Larraza Salinas, Mi Luz Lanarekin.
  2. Saria, 75€, Iker Eskudero Gomez“A lluvia de rumores paraguas de valores” lanarekin.

AIPAMEN BEREZIA

Laurent Richard, “Hallar lo invisible a los ojos” 70€.

Leihaketak izanduen arrakasta ikusirik, aurki, 2021. urteko edizioa ere ospatu eginen da.


<< atzera