Agenda

Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información
ZURRUMURRUEN KONTRAKO IV. IPUIN LABURREN LEHIAKETA

ZURRUMURRUEN KONTRAKO IV. IPUIN LABURREN LEHIAKETA

Abian da Zurrumurruen kontrako ipuin Laburren IV. Lehiaketa. Lanak mailez bidali beharko dira, euskaraz, zein gazteleraz ere ekainaren 1etik 30era. Pertsona edota talde bakoitzeko lan bat aurkeztu ahalko da. Ikusi OINARRIAK hemen. Animatu eta partehartu! Zuen lanen zain egonen gara.…

IRAKURKIDE | TXAKURREKIN IRAKURKETA TAILERRAK

IRAKURKIDE | TXAKURREKIN IRAKURKETA TAILERRAK

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta Biak Bat Elkartearekin batera, txakurrekin lagundutako irakurketa tailerrak antolatu dituzte. 2019an hasitako proiektu honen helburua, irakurketaren bidez, euskara sustatzearena da. Pasaden maiatzaren 15ean lehen saioa antolatu zen Irurtzungo Liburutegian. Hurrengoak Olaztiko eta Ziordiko Liburutegietan burutuko…

SAK UDA MANK 2023 | UDAKO SAKANAKO KIROL JARDUERAK

SAK UDA MANK 2023 | UDAKO SAKANAKO KIROL JARDUERAK

Jardueren inguruko informazio gehiagorako egin klik hurrengo estekatan: FUTBOL CAMPUSA – Uztailaren 3, 4, 5, 6, 7 (2011-2012-2013an jaioak)  Uztailaren 10, 11, 12, 13, 14 (2008-2009-2010an jaioak) – 10:00-13-00 – Izena emateko azken eguna ekainak 23 (edo lehenago lekuak bete arte)…

2023KO BIZI FESTA: BIZIKLETA IBILALDI BEREZIA

2023KO BIZI FESTA: BIZIKLETA IBILALDI BEREZIA

Maiatzaren 28an 2023ko Bizi Festa ospatuko da. Egitaraua 10:00etan eginen den bi orduko bizikleta ibilbide erraz batekin hasiko da. Ondoren, partaideen artean oparien zozketa eta  y auzatea eginen dira. Eguerdian ipuin kontalariaz gozatu ahalko da eta beranduago, 12:30ean, hainbat ekintzei…

6. ELE FESTA: MINTZODROMOA ETA GEHIAGO

6. ELE FESTA: MINTZODROMOA ETA GEHIAGO

Sakanako AEK-k, Mintzakide programak eta Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak 6. eLe festa antolatu dute Altsasuko foruen plazan. 12:00etan emanen diote hasiera mintzodromoarekin. Antolatzaileek euskara praktikatzeko gonbidapena egin diete euskaltegiko ikasleei, mintzakideei eta ekimenean parte hartu nahi duten euskaldunei. Gai jartzaileak Idoia Granizo…

NAFARROA OINEZ 2023. EMAN ARNASA GUREARI JARDUNALDIAK

NAFARROA OINEZ 2023. EMAN ARNASA GUREARI JARDUNALDIAK

Heldu den apirilaren 29an “Eman arnasa gureari” lelopean mahainguru-jardunaldi batzuk antolatu ditu Nafarroa Oinez 23k. Bi gai jorratuko dira mahainguruetan: euskararen arnasguneen erronkak eta D ereduaren egoera Nafarroan. Horretarako punta-puntako hizlariek parte hartuko dute. Jardunaldiei buruzko informazio gehiago hemen eta…

EMAN ARNASA GUREARI | Jardunaldia. Lakuntzan apirilaren 29an

EMAN ARNASA GUREARI | Jardunaldia. Lakuntzan apirilaren 29an

Atsegin handiz gonbidatu nahi zaituztegu Nafarroa Oinez fundazioak eta Sakanako Mankomunitateak euskara eta hezkuntzari buruz antolatutako jardunaldi interesgarrira: EMAN ARNASA GUREARI. Bertan parte hartuko duten solaskideek bi gai garrantzitsu aztertuko dituzte: Euskarararen arnasguneen erronkak Nafarroako D eredua arnasberritzeko gakoak Jardunaldia hilaren…

ELKARTASUN AZOKA ALTSASUN. Apirilak 23

ELKARTASUN AZOKA ALTSASUN. Apirilak 23

Apirilaren 23an, igandearekin Elkartasun Azoka izanen da bigarrengoz Altsasun. Baratzekobide plazanan izango da 11:00tatik 14:00tara. Txoko anitzaz gozatzeko aukera izanen da bertan: salmenta, gozoak, pintxoak, jolasak, henna, esaerak, Help-NA, hausnarketarako txokoa, Kamishibaia… Egun horretan aterako den dirua Sakanan Anfas-ek duen…