Atzo Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 47. zenbakian Sakanako Mankomunitateko Komunikazio barneratzaile eta ez-sexistaren inguruko ordenantzaren behin betiko onespena argitaratu zen. Irakurri iragarki osoa hemen: ORDENANTZA https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2024/47/56
M8KO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA | MATXISMOA ISILARAZI
Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, agerian utzi nahi dugu berdintasun politika publikoek eta feminismoak duten balioa, gizarte-mugimendu eta mugimendu teoriko eta politiko gisa, emakumeek eta gizonek eskubide berak dituzten berdintasunezko gizarte libre baterantz aurrera egiteko. Erdietsitakoa gora behera, benetako…
ESKOLATZEA EUSKARATIK ELKARREKIN ELEANITZ
Eskuorria
SAKANAKO AIZKORA ESKOLA
akanako Aizkora Eskolan izena emateko epea zabalik da. Ikastaroak martxoaren 4tik maiatzaren 9ra iraunen du eta astelehen eta ostegunetan izanen da 19:30tik 20-30ra. 10-20 urte bitartekoentzat izanen da eta izena otsailaren 26a baino lehen eman beharko da Sakanako Mankomunitateko Kirol…
2024 LITERATURA GERALDIAK
Aurten ere, Literatura Geraldiak zikloa abian da. Herri ezberdinetan antolatutako 12 saiok ostatuko dute otsailaren 29tik apirilaren 26ra arte. Helburuak Honako hau da proposamen honen xede nagusia: Euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea. Herritarren euskarazko kultur kontsumoan indartzea. Euskal liburugintza…
2024 IRAKURKIDE URDIAINEN
Hemen dira berriz ere Irakurkide saioak, txakurrekin egindako irakurketa tailerrak. 2024ko lehen saioa otsailaren 9an 18:30ean izanen da Urdiaingo Liburutegian.
JARDUERA FISIKOAREN ORIENTAZIO ZERBITZUAREN AURKEZPENA
Informazio gehiago HEMEN.
ELKARTASUNEZKO BILKETA ALTSASUN
Elkartasunezko bilketa egienen da ostiralero otsailaren 9tik apirilaren 5era 11:00-13:00 arte Altsasuko Sociedad Deportivan eta astelehenetik ostiralera 8:15-14:15 arte Altsasuko Institutuan. BIldutakoa apirilaren 14ko Elkartasun Azokan salduko da. Informazio gehiagorako: anitzartean@sakana-mank.eus 648 07 07 10
NOLA TXERTATU EUSKARA ENPRESAN? URRATSAK, OHIKO EKINTZA ETA BALIABIDEAK
Sakana3CO ekimenaren baitan “NOLA TXERTATU EUSKARA ENPRESAN? URRATSAK, OHIKO EKINTZA ETA BALIABIDEAK” 1h-ko online jardunaldi bat ospatuko dugu otsailaren 1ean, datorren ostegunean, goizeko 09:00tan. Ekitaldi hau Sakanako Mankomunitatea, Sakana Garapen Agentzia eta Emun-en bitartez antolatua dago eta honako gai ordena izango du:…
EMAKUMEAK KIROLEAN LAGUN TOPAKETAK
EGUNAK: Urtarrilak 28. Padel. Arbizu Otsailak 25. Areto futbola. Olazti Martxoak 10. Lilasterketa. Sakana Apirilak 21. Mendi irteera. Etxarri Aranatz ORDUTEGIA: 10:30etik 13:00etara LEKUA: Jarduera bakoitzaren kartelean zehaztuko da. NORI ZUZENDUA: Sakanan bizi diren emakumeei IZENA EMATEKO EPEA ETA LEKUA: Jardueraren…