Aurtengo ekainaren 27an iragarri zen 2022ko Etxepare sariaren irabazlea Chundarata liburu dendan (Iruña). Eider Pérez Adeletxek eta Iban Illarramendik eskuratu zuten saria KIRATSA obrarekin, lehiaketan parte hartu zuten 35 lanen artetik; eta, orain, Pamiela argitaletxeak argitaratu du. Atzo, urriaren 26an,…
ELKARRI LAGUNTZA ELKARTEAREN AURKEZPENA IRURTZUNEN ETA “LOGELA BAT EZ DA BIZILEKU BAT” ARGAZKI ERAKUSKETA
Urriaren 28an 19:00etan Pikuxar Elkartean Irurtzunen aurrera atera nahi den egitasmoaren berri emanen da Elkarri Laguntza Elkartearekin batera.
ARROPA BILKETA
Hilabeteko lehen azoka egunean 11:00etatik 13:00era Arakilgo Udalaren arkupean bilketa gune bat irekiko da jendeak erabiltzen ez duen arropa hori eraman dezan. Bildutako arropak Elkarri Laguntza Elkarteak Arrotxapean duen egoitzara eramanen dira bilketaren biharamunean.
DOAKO EUSKARA IKASTAROAK ETORKINENDAKO
Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Kultur arteko Zerbitzuak eta Euskara Zerbitzuak oinarrizko euskara ikastaroa antolatu dute, dohainik. Ikastaroa bereziki antolatuta dago azken urtetan Sakanara bizitzera etorri diren herritarrendako eta, beraz, haiek izanen dute lehentasuna. 60 orduko oinarrizko ikastaroak euskarara eta euskal kulturara…
ASKOTARIKO SAKANA, ANIZTASUNA EREIN. URRI TRANSAREN AURKEZPENA
Urrian zenbait efemeride direla eta, urri transa ospatzen dugu. Trans izendatzen dugunean, jaiotzean (baita haurdunaldian ere) beren sexu-identitatearekin bat ez datorren sexu bat esleitzen zaien pertsonen errealitateaz ari gara, genitaletan soilik oinarritu direlako. Urteetako aldarrikapen sozialen eta ikerketa zientifikoen ondoren,…
HIZKUNTZEN ERABILERAREN KALE NEURKETA. SAKANA 2021
Pasaden asteartean, urriaren 4ean, hizkuntzen erabileraren kale neurketaren emaitzak Iortia Kultur Gunean aurkeztu ziren.
“GURE LURRA, GURE ETORKIZUNA” DOKUMENTALA
Urriaren 15ean Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta urriaren 13an, 19:00etan Ihabarreko Herriko Etxean Gure lurra, gure etorkizuna dokumentala ikusi ahalko da. Ondoren Helena Bengoetxea zuzendariarekin solasaldia egonen da.
LANDA EREMUKO EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA 2022 (ADIERAZPEN INSTITUZIONALA)
En esta fecha del 15 octubre, en el que conmemoramos el Día Internacional de las Mujeres Rurales, bajo el lema de “El desafío rural de Navarra será feminista o no será”, de forma conjunta os de la Navarra rural, contribuyendo…
Berria Ekitaldiak | Pasadena (azaroak 5, Altsasun)
Sakanako euskaltzaleek badute urtero hitzordu bat euskal kulturarekin. Aurten Pasadena taldearen kontzertua antolatu dute ibarreko Berrialagunek, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak, elkarlanean. Sarrerak salgai dituzue Berria dendan eta Iortia kulturguneko atarian. Zatozte urteroko Sakanako Berrialagunen ospakizun handira! 2022ko azaroaren 5ean 19:30ean Altsasuko Iortia…
“Eta eskolatik kanpo, zer?” Euskaraz ari dira?
Ba al du euskarak presentzia aski gure seme-alaben bizitzetan, lagunarteko harremanetan, etxean, pantailaren aurrean, eskola orduz kanpoko jardueretan…? Euskara, ikastetxean ez ezik, bizitzan ere ikasten da! Ikasturtearekin batera Sakanako Mankomunitateak, Nafarroako beste Euskera Zerbitzuekin batera, seme-alabak D ereduan matrikulatu dituzten…