Abenduaren 1ean ostegunarekin, 18:30ean Alaine Agirreren Karena liburua aurkeztuko dute Unanuko Denok Bat Elkartean.
![LIBURU DASTA. Literatur solasaldiak idazleekin | KARENA – Alaine Agirre LIBURU DASTA. Literatur solasaldiak idazleekin | KARENA – Alaine Agirre](http://sakana-mank.eus/wp-content/uploads/sites/72/2022/11/Karena.jpg)
Abenduaren 1ean ostegunarekin, 18:30ean Alaine Agirreren Karena liburua aurkeztuko dute Unanuko Denok Bat Elkartean.
Objektuei bigarren bizia eman, prezio eskuragarritasun eskaini eta Elkarri Laguntza erakundea lagutzeko helburuarekin abenduaren 18an, Olaztiko frontoian, azoka eginen dute. Objektuak jasoko dituzte herriko kultur etxean, ostegunetan, goizez. Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Kulturartekotasun zerbitzuak eta Olatzagutiko Udaleko Kultura zerbitzuak eta ludotekak…
Euskaraldia hastera doa. Azaroaren 18an abiatu eta abenduaren 2ra arte iraungo du ariketa sozial erraldoiak. Dagoeneko sakandar askok eman dute izena. Zuk ere Belarriprest edo Ahobizi izan nahi baduzu, izena eman dezakezu Euskaraldia hasi arte. Aurten, aurreko edizioren baten izena…
Galtzagorri Elkarteak, Iruñeko Udalarekin lankidetzan, liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerraren zazpigarren edizioa burutuko du Iruñean datorren urtarrilaren 23tik 27ra. Ekimen hau haurrentzako album ilustratuak sortzeko Etxepare Sariaren laguntzari esker gauzatzen da. BIKO-TEKA 2023an idazle eta ilustratzaileak elkarrekin lanean jarriko ditugu berriz…
Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak Azaroaren 25a Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, egitarau zabala prestatu du.
Azaroaren 25ero bezala, elkarretaratzeen, manifestazioen eta adierazpenen bidez berriz ere gogora ekarriko ditugu emakumeen aurkako indarkeria betikotzen duten arrazoiak eta mekanismoak. Hala ere, zenbait diskurtsotan berriro zalantzan jartzen da indarkeria hori, honako hau esanez: “indarkeriak ez du generorik”. Horren…
Nafarroako toki entitateetako euskara zerbitzuek ELAIDE.EUS zabaltzeko kanpaina jarri dute martxan. Webgunean euskara ikasteko eta euskaraz bizitzeko baliabideak eta informazio interesgarria aurkitu daitezke. Zergatik Elaide? Nafarroako toki-entitateetako 28 euskara zerbitzuk 2017an sortu zuten ELAIDE.EUS webgunea, euskara ikasi eta euskaraz bizi…
Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak Etxarri Aranatzeko EmHari joskintza taldearekin batera, Sakanako Emakumeen Arteko Sareak Ehundu topaketa antolatu du datorren azaroaren 27rako. Azaroaren 25a, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren harira, Sakanako emakumeen arteako sareak ehuntzea helburu duen ekimen ikusgarri eta…
Aurtengo ekainaren 27an iragarri zen 2022ko Etxepare sariaren irabazlea Chundarata liburu dendan (Iruña). Eider Pérez Adeletxek eta Iban Illarramendik eskuratu zuten saria KIRATSA obrarekin, lehiaketan parte hartu zuten 35 lanen artetik; eta, orain, Pamiela argitaletxeak argitaratu du. Atzo, urriaren 26an,…
Urriaren 28an 19:00etan Pikuxar Elkartean Irurtzunen aurrera atera nahi den egitasmoaren berri emanen da Elkarri Laguntza Elkartearekin batera.