Sakana aktiboa Sakanako jarduera fisikorako orientazio zerbitzua da. Gizarte aktiboagoa lortzea du xede eta Sakanako Mankomunitateak, ibarreko osasun zentroek, gizarte zerbitzuek eta udalek elkarlanean sustatutako ekimena da. Helburu nagusia, edozein adineko pertsonen jarduera fisikoaren praktika handitzea da, eta egonean egotea murriztuz. Horretarako, pertsona bakoitzari…
“Birritan bortxatua” antzezlana, otsailaren 20an
Martxoak 8, emakumeen nazioarteko egunaren inguruan egitarau zabala antolatzen ari dira ibarreko erakunde eta elkarteak, tartean delarik Sakanako Mankomunitatea. Antolatutako ekimen eta ekitaldien artean lehenengoa, Aldatzen laguntzen antzerki taldearen “Birritan bortxatua” antzezlana da. Otsailaren 20an, 18:30ean, Arbizuko kiroldegian. Gorde sarrerak berdintasuna@sakana-mank.eus…
Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda (txofer-peio lan-poltsa)
Sakanako Mankomunitaterako txofer-peio lan-poltsa bat eratzeko deialdian eskabideak aurkezteko epea amaituta, eskatzaileek aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, Sakanako Mankomunitateko lehendakariak behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrenda onartu du, otsailaren 9ko 2021/91 ebazpenaren bidez. Hona hemen zerrenda: ONARTUAK Beltza Artza, Hasier. Cenoz Berasategui, Hibai.…
Euskalgintzarekin elkarlanerako diru-laguntzak, kontratuak eta hitzarmenak abian ditu Sakanako Mankomunitateak
Batetik, gaur, otsailak 5, Hitzarmenak Sinatu ditu Berria eta Garabiderekin. Berriari, zehazki, Euskararen erabilera gizarteko sektore guztietara zabaltzeko ahaleginean, Berria eta Nafarroako Hitza argitaratu eta euskara eta euskal kultura garatzeko azpiegiturak sustatzeagatik 1.500 € ko babesa emango dio hitzarmenak. Garabiderekin…
D ereduan matrikulatzearen aldeko kanpaina
Sakanako Mankomunitateak D EREDUA hautatzeko arrazoiak eman nahi dizkizue zalantzarik izan ez dezazuen. Euskaraz ez dakiten guraso askok hautatu duten eredua da. Milaka haur eta gaztek ikasi dute D ereduan. Gehiago dira euskara eskolan ikasi dutenak, etxean ikasi dutenak baino.…
Berdintasunerako I. Planaren aurkezpen
Sakanako emakume eta gizonen arteko Berdintasunerako I. Planaren hainbat aurkezpen eta lan saio egingo dira eskualdean. Lehenengoa Arakilen – Arakilen Zer? Arakilgo “Bide orriaren” zehaztapena – Otsailaren 3an, 18:30ean Hiriberriko Kontzejuan.
Liburu dasta: literatur solasaldiak idazleekin
Sakanako Mankomunitateko Berdintasun eta Euskara zerbitzuek, Lakuntzako Ximonena jatetxearekin elkarlanean “Liburu dasta” jarduera antolatu dute. Kattalin Miner eta Uxue Alberdi idazleekin literatur solasaldi bana eginen dira Ximonena jatetxean 2021eko martxoaren 11n eta apirilaren 15ean. Martxoaren 11n (ostegunarekin) Kattalin Miner Liburua:…
Etxepare sarian lanak aurkezteko epea ireki da
Nafarroako toki-entitateetako hainbat Euskara Zerbitzuk sustatutako album ilustratuak sortzeko Etxepare sariaren deialdia ireki da. Egile eskubideen aurrerapen moduan 5.000 euroko saria eskaintzen da eta saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du euskaraz. Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izanen dira. Lanak aurkezeteko…
Hondakin zerbitzuaren beharrak betetzeko lan-poltsa bat osatzeko prozedura
Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda (txofer-peio lan-poltsa) Onartuen eta baztertuen behin-betiko zerrenda Euskara probaren eta merituen balorazioaren emaitza Bigarren probako pliken irekiera Prozeduraren emaitzak (txofer-peoi lan-poltsa) Hondakin zerbitzuaren beharrak betetzeko lan poltsaren onarpena (txofer-peoi) Sakanako Mankomunitateak hondakin zerbitzuaren beharrak betetzeko…
Hitzaldi – lantegia | Album ilustratuak elkarrekin irakurtzen
Karla Fernández de Gamboa Vázquezek, Hezkuntzan doktorea, EHUko irakaslea eta album ilustratuetan adituak, martxoaren 30ean “Album ilustratuak elkarrekin irakurtzen” hitzaldi-lantegia eskainiko du Arbizuko Kattuka Haur eskolan arratsaldeko 17:30etatik, 19:00etara. 0-6 urte bitarteko umeendako gomendagarriak diren album ilustratuak aukeratzeko irizpideak, horiek irakurtzean kontuan…