Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Elkartasunezko bilketa

Ez dakizu zer egin soberan dituzun arropekin, jostailuekin, pitxiekin, oinetakoekin, maindireekin eta abarrekin?

Sakana Harrera Sarea eta Anitzartean (Sakanako Mankomunitateko immigrazio zerbitzua) material guzti hauei elkartasunezko bigarren bizitza bat emateko lanean ari dira Altsasuko udalaren laguntzarekin.

Zuk ere lagundu nahi baduzu, erabiltzen ez dituzun eta egoera onean dauden gauzak Altsasuko Sociedad Deportiva taberna ohira eraman ditzakezu (Erkuden kalea, 8).

Bilketa ostiraletan egingo da urtarrilaren 28tik apirilaren 8ra, 10:00etatik 13:00etara.

Bildutakoari apirilaren 10ean egingo den Elkartasun azokan bigarren bizitza bat emango diogu!