Elurbusa eta ipar eskia

February 16, 2016

Elurra egin du eta aprobetxatu egingo dugu. Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Urbasa-Andia Ipar Eski lagunak taldearekin elkarlanean, bi ekimen prestatu ditu otsailaren 21 iganderako.

Batetik, ipar eski ibilaldia antolatu da Otsaportiloko pistan. Hiru orduko iraupena du ibilaldiak eta goizeko 8:30etan aterako da autobusa Altsasuko suhiltzaileen egoitza pareko aparkalekutik. Kirol Zerbitzuan izena eman behar da, azkeneko eguna ostirala izango da (behean bideak). Ibilaldi ez lehiakorra izango da. Antolakuntzak asegurua eginen die partaideei eta hauek 8 € ordaindu behako dituzte autobusean ekimenaren egunean bertan.

Bestalde, Elurbus zerbitzua antolatu da. Igande goizean Urbasara argazkiak ateratzera edo paseo bat ematera joan nahi baduzu, autobus zerbitzua duzu hiru euroren truke. Goizeko 8:30ean eta 10:30ean aterako da Altsasuko suhiltzaileen egoitza pareko aparkalekutik. Bueltako autobusak 12:30ean eta 14:00etan izango dira. Autobusa Bihoitza kanpinean geldituko da.

EGUNAK UTZI ZITUEN ARGAZKI BATZUK elur-bue-SAKANA-MANK-NAVARRA-NAFARROA-GARAIA

Sare sozialetara gehitu

<< atzera