Sakanako Mankomunitateak D eredua hautatzeko arrazoiak eman nahi dizkizue zalantzarik izan ez dezazuen.
Etxepare Literatur Sariak
Sakanako Mankomunitateko euskara teknikari Castillo Suarezek ‘Etxepare album ilustratuen’ sariketaren berri eman du Xorroxin Irratian, hemen entzun dezakezu.
Ama Hizkuntzen Nazioarteko Eguna
Otsailaren 21ean Ama hizkuntzen Nazioarteko Eguna da eta bezperan, igandearekin, AMA HIZKUNTZAK ETA ELKARTASUNA ekimena burutuko da Irurtzunen. Bertan, ama hizkuntzak ezagutu, eta haiekin jolasteko aukera izango dugu, baita aniztasunaren antzara-jokoa eta elkartasunerako tartea ere. Jolasez ari garenez, ziur etxean…
Nano ipuinak egiten ikasteko lantegia
Yolanda Arrietak eskainiko duen lantegia euskara ikasleei eta mintzakideei zuzendua dago. Lantegia 2022ko otsailaren 22an egingo da eta bi ordutegi egonen dira aukeran: 9:30etik 11etara edo 19:00etatik, 20:30era Izena ematean euskara maila adierazi behar da. Itsasi euskaltegian (sakana@aek.eus) edo Mankomunitateko…
Etxepare sarietako albumen erakusketa
Etxepare sarietako albumen erakusketa ikusgai egongo da Urdiaingo, Olaztiko eta Ziordiko liburutegietan. Datak Urdiaingo liburutegian urtarrilaren 24tik otsailaren 11ra. Olaztiko Liburutegian otsailaren 1etik martxoaren 4ra. Ziordiko liburutegian martxoaren 7tik 25era. Antolatzailea: Nafarroako euskara zerbitzuak Laguntzaileak: Pamiela argitaletxea Galtzagorri elkartea…
Etxepare Saria 2022 haurrentzako albumak sortzeko
Nafarroako toki-entitateetako hainbat Euskara Zerbitzuk sustatutako album ilustratuak sortzeko Etxepare sariaren deialdia ireki da. Egile eskubideen aurrerapen moduan 5.000 euroko saria eskaintzen da eta saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du euskaraz. Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izanen dira. Obrak aurkezteko epea…
Zer egin haurrek euskaraz gehiago irakur dezaten?
Argazkiaren egilea Josh Applegate Bi hitzaldi eskainiko dira, bata euskaraz eta bestea gazteleraz, haurren eta gazteen euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko. Hitzaldi-lantegi formatua dute jarduerek eta gurasoei, irakasleei, hezitzaileei, zaintzaileei eta bitartekariei edo haur eta gazte literatura gustuko dutenei zuzendua daude. Lehenengoa,…
Nanoipuin lehiaketa 2023
OINARRIAK Lehena Lehiaketa honetan euskalduntzen ari den Sakanako edozein pertsonak har dezake parte, baita Mintzakide programako parte-hartzaileek ere. Bigarrena 3 maila ditu lehiaketak: ✓ 1. mailan A1 eta A2 mailetako ikasleek har dezakete parte. ✓ 2. mailan, berriz, B1…
Maria Markotegi Sariak 2023ko deialdia
OINARRIAK Parte hartzaileak: Lehiaketa honetan bizitokia edo ikastetxea Sakanan duten ikasleek har dezakete parte. Sailak: Lehiaketak lau sail izanen ditu: narrazio laburra, poesia, komikia eta booktubea. Kategoriak: Lehiaketan honako kategoria hauek bereiziko dira: a) LHko 3. eta 4. mailetako ikasleena.…
Amets Arzallusekin solasaldia
Sakanako Mankomunitateko euskara zerbitzuak eta Itsasi euskaltegiak antolatuta, Amets Arzallusekin “Miñan” bere liburuaren inguruko solasaldia dago Iortia kultur gunean, abenduaren 14an, goizeko 9:30ean. Doako ekitaldian sarrera kopurua mugaua da eta Iortia kultur guneko txarteldegian edo https://iortiakultura.com/eu webgunean eskuratu behar dira. Segurtasun neurri guztiak bermatuko…