Berriak BERRIA ZABALIK kanpaina abiatuko du Sakanan bailarako merkatari txiki eta ostalarien jarduna biziberritzeko. Egin ahal horretan, lagun izango ditu Sakanako Mankomunitatea eta Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartea. Maiatzaren 31etik ekainaren 8ra, kanpainan parte hartu nahi duten merkatari eta…
Sakanako mintzakidek antolatutako lehiaketa: Zein da Sakanako zure txokorik politena edo gustukoen duzuna?
Sakanako Mintzakidek Sakanako tokirik polit edo atseginena aukeratzeko lehiaketa antolatu du Mintzakidek. Lehiaketan parte hartzeko ez da behar Mintzakideko kide izatea; euskaraz hitz egiteko gai den edozeinek parte hartu dezake. Parte-hartzea erraza da: Gogoko leku horretara joan eta bideo labur…
Hari izpia hartzen, Euskal kulturaren erronkak Nafarroan
Hari izpia hartzen, Euskal kulturaren erronkak Nafarroan aurtengo jardunaldiak aurkeztu dira. Sakanko Mankomunitatea parte den Nafarroako Euskara Teknikarien Sareak, Elkar fundazioak eta Karrikiri elkarteak sustatutako jardunaldiek, euskal kulturaren erronkei buruzko gogoeta piztea dute helburu. Iaz antolatu ziren jardunaldi hauek lehen…
Sakanako ondarea: etxeen izenak hitzaldia
Gure arbasoengandik jasotako ondareak nondik gatozen eta nor garen azaltzen digulako… ezagutu sakanako kultur ondare immateriala Jose Luis Erdozia Mauleonek Arakil ekialdeko etxeen izenak historian zehar (Ihabartik Aizkorberaino) hitzaldia emango du apirilaren 9an, 19:00etan, Ihabargo herriko etxean. Aforoa mugatua da. Eman izena…
Sakana Sutondotik ostegunero bideo berri bat
Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, Sakanako Garapen Agentziak eta Dastatu Sakanak elkarlanean antolatu dute Sakana Sutondotik kanpaina. Egitasmoak bi helburu ditu: Sakanako hizkerak zabaltzea eta Sakanako ekoizpen jasangarria eta bertako produktuen kontsumoa bultzatzea. Eskualdeko hainbat eragile protagonista dituen bideo bat argitaratuko…
Sakanako DBHko ikasleek lagunarteko hizkera landu dute
Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatuta, Sakanako 3 ikastetxetako DBHko ikasleek Lagunarteko hizkerarekin jolasean tailerra jaso dute. Zehazki, Altsasuko BHI institutuko DBH 2. mailan (5 talde), Altsasuko Iñigo Aritza ikastolako DBHko 3. mailan (talde bat) eta Etxarri Aranazko DBHko 4. mailan…
Liburu bat egingo dugu
Liburu bat modu dibertigarrian egiten ikasteko, sormen tailer hau antolatu da. Apirilaren 20an Uharte Arakilgo udaletxeko ganbaran eginen da eta apirilaren 27an Olaztiko Ludotekan. Ikastaroa 17:00etatik 18:30era garatuko da eta, hamar eta hamabi urte bitarteko gazteei zuzendua dago. Tokiak mugatuak dira,…
Euskalgintzarekin elkarlanerako diru-laguntzak, kontratuak eta hitzarmenak abian ditu Sakanako Mankomunitateak
Batetik, gaur, otsailak 5, Hitzarmenak Sinatu ditu Berria eta Garabiderekin. Berriari, zehazki, Euskararen erabilera gizarteko sektore guztietara zabaltzeko ahaleginean, Berria eta Nafarroako Hitza argitaratu eta euskara eta euskal kultura garatzeko azpiegiturak sustatzeagatik 1.500 € ko babesa emango dio hitzarmenak. Garabiderekin…
D ereduan matrikulatzearen aldeko kanpaina
Sakanako Mankomunitateak D EREDUA hautatzeko arrazoiak eman nahi dizkizue zalantzarik izan ez dezazuen. Euskaraz ez dakiten guraso askok hautatu duten eredua da. Milaka haur eta gaztek ikasi dute D ereduan. Gehiago dira euskara eskolan ikasi dutenak, etxean ikasi dutenak baino.…
Liburu dasta: literatur solasaldiak idazleekin
Sakanako Mankomunitateko Berdintasun eta Euskara zerbitzuek, Lakuntzako Ximonena jatetxearekin elkarlanean “Liburu dasta” jarduera antolatu dute. Kattalin Miner eta Uxue Alberdi idazleekin literatur solasaldi bana eginen dira Ximonena jatetxean 2021eko martxoaren 11n eta apirilaren 15ean. Martxoaren 11n (ostegunarekin) Kattalin Miner Liburua:…