Oinarrizko dohako euskara ikastaroa etorkinendako.

iraila 22, 2021

Nola agurtzen da euskaraz? Nola galdetzen da ordua? Zer jartzen du kultur agendan? Nolakoa da euskara? Polita da? Euskara hobeki ezagutu nahi duzu?

Euskara Sakanako hizkuntza berekia da. Hala ere, azken urteotan eskualde honetara iritsitako pertsona askok ez duzue aukerarik izan bertako hizkuntzara eta kulturara gerturatzeko. Horregatik, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta Anitzartean Zerbitzuak oinarrizko euskara ikastaroa antolatu dugu.

Ikastaroa

  • Helburua: euskararen eta euskal kulturaren oinarrizko ezagutza lortzea.
  • Norendako da? Sakanan bizi eta euskararekin harremanik ez duten etorkinek izanen dute lehentasuna.
  • Noiz? Urriaren 13tik otsailarenaren 21ra, astelehen, eta asteazkenetan, 9:30etik 11:30era (moldagarria).
  • Non? Lakuntzan.
  • Nork emanen du? AEK euskaltegiko irakasleak.
  • Ikastaroaren iraupena: 60 ordu.
  • Prezioa: Dohainik.

Plaza mugatuak – Izena emateko:

Antolatzaileak: Mankomunitateko Anitzartean eta Euskara zerbitzuak

Laguntzaileak: Lakuntzako Udala, Txingurriye?


<< atzera