Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Kultur arteko Zerbitzuak eta Euskara Zerbitzuak Euskarara hurbiltzeko ikastaroa antolatu dute, dohainik. 60 orduko oinarrizko ikastaroak euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko aukera emanen die ikasleei. Ikastaroa bereziki antolatuta dago azken urtetan Sakanara bizitzera etorri diren herritarrendako eta,…
SAKANAKO HERRI KIROL EGUNA
Eguna: urriak 21. Ordua: 18:00etan. Lekua: Iortia plaza (Altsasu).
SAKANAKO MANKOMUNITATEKO HIZKUNTZA ETA KULTURARTEKO BITARTEKARIAREN DEIALDIA
Sakanako Mankomunitatearen lehendakariak, 2023ko urriaren 11ko ebazpenaren bidez, honako deialdia onartu du: hautaproben bidez Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Kulturartekotasun Zerbitzuan hizkuntza eta kulturarteko bitartekari lanpostua, C mailakoa, aldi baterako betetzeko hautagai zerrenda osatzeko deialdia. Oinarriak hurrengoak dira: Lakuntzan, 2023ko urriaren 11an.–Lehendakaria,…
ASKOTARIKO SAKANA. ANIZTASUNA EREIN
Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak Askotariko Sakana. Aniztasuna erein programaren barruan hainbat jardunaldi eta ekintza antolatu ditu: Urriak 19, osteguna 18:00etan Etxarri Aranazko Kultur Etxean hitzaldia “Sexu-aniztasuna hirietatik at” Hiruki larroxa (EUS) ——— Urriak 20, ostirala 18:30ean Urdiaingo liburutegian Aniztasunaren aldeko…
Aldamenekoa liburuaren aurkezpena
Ainara Gorostizu Mujika, liburuaren egilea, izanen da aurkezpenean. Liburuak migrazioen istorioak laburbiltzen ditu haien protagonisten ahotik. Horietako bat Irurtzunen bizi izan dena. Eguna: urriak 18. Ordua: 19:00 Lekua: Pikuxar ganbaran (Irurtzun). Antolatzen dute elkarlanean: PIKUXAR euskal txokoa, Itxipuru taldea, Aizpea…
MENDI – BIZIKLETA IBILALDIA Pradejon – Sartaguda -San Adrian – BTT
URRIAK 29 14 urtetik aurrera. PREZIOA: 10 euro. IBILBIDE ZIRKULARRA: 47 km. 330 m desnibela. ZAILTASUNA: Erreza. AUTOBUSA Goizeko 7:00etan Altsasuko autobus geltokian. Han bazkalduko da. IZENA EMAN: 670 052 753 • 683343854 • kirolak@sakana-mank.eus (Urriak 24ra arte) * ADI!…
ARROPATRUK ALTSASUN
Erabiltzen ez duzun arropa daukazu armairuan? Txikiegia edo handiegia geratzen zaizu? Gaur egun ez duzu zeure burua arropa horrekin ikusten? Ez ezazu bota, truka ezazu. Urriaren 26an arratsaldeko 17:00etatik aurrera Altsasuko Gure Etxean egoera onean eta garbi duzun arropa ekarri…
JOSKINTZA TAILERRAK
Urrian eta azaroan bost joskintza tailer desberdin eskainiko ditu Sakanako Mankomunitateak. Hondakin Zerbitzuak Erabilirekin elkarlanean prestatutako tailerrak dira. Edozein tailerretan eman daiteke izena. Horretarako info.hondakinak@sakana-mank.eus helbidera idatzi edo 674 144 114 telefonora WhatsApp bat bidali izen-abizenak, tailerraren izena eta kontaktua…
ZATOZ UHARTE ARAKILGO ELKARTASUN AZOKARA!
Eguna: Urriak 12 Ordua: 11:00-14:00 Lekua: Uharte Arakilgo plaza
ZERGATIK ATZERATZEN DA HAURREN HIZKETA? ZER EGIN DEZAKEGU HORREN AURREAN?
Kezka handiz bizi dute guraso zein profesionalek umeen hizketa berandutzea. Hizketa modu eraginkorrean garatzeko guraso eta umeen arteko interakzioa funtsezkoa da, baina gero eta urriagoa da gure ahozko komunikazioa, eta horrek ondorioak ditu haurrengan. Areago, berandutze horrek pentsamenduaren garapenean …