Objektuei bigarren bizia eman, prezio eskuragarritasun eskaini eta Elkarri Laguntza erakundea lagutzeko helburuarekin abenduaren 18an, Olaztiko frontoian, azoka eginen dute. Objektuak jasoko dituzte herriko kultur etxean, ostegunetan, goizez. Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Kulturartekotasun zerbitzuak eta Olatzagutiko Udaleko Kultura zerbitzuak eta ludotekak…
EUSKARALDIA ATE JOKA
Euskaraldia hastera doa. Azaroaren 18an abiatu eta abenduaren 2ra arte iraungo du ariketa sozial erraldoiak. Dagoeneko sakandar askok eman dute izena. Zuk ere Belarriprest edo Ahobizi izan nahi baduzu, izena eman dezakezu Euskaraldia hasi arte. Aurten, aurreko edizioren baten izena…
A25 EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA | EGITARAUA
Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak Azaroaren 25a Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, egitarau zabala prestatu du.
2022ko azaroaren 25eko ADIERAZPEN INSTITUZIONALA GERTATZEN DA, ETA BADIRA HORREN ERANTZULEAK
Azaroaren 25ero bezala, elkarretaratzeen, manifestazioen eta adierazpenen bidez berriz ere gogora ekarriko ditugu emakumeen aurkako indarkeria betikotzen duten arrazoiak eta mekanismoak. Hala ere, zenbait diskurtsotan berriro zalantzan jartzen da indarkeria hori, honako hau esanez: “indarkeriak ez du generorik”. Horren…
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRA, EMAKUMEEN ARTEKO SAREAK EHUNDU
Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak Etxarri Aranatzeko EmHari joskintza taldearekin batera, Sakanako Emakumeen Arteko Sareak Ehundu topaketa antolatu du datorren azaroaren 27rako. Azaroaren 25a, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren harira, Sakanako emakumeen arteako sareak ehuntzea helburu duen ekimen ikusgarri eta…
EUSKARA PRAKTIKATU NAHI? EMAN IZENA MINTZAKIDEN!
Ikasturte berriarekin batera, Sakanako Mintzakide taldeak martxan jarri dira. Euskara praktikatu nahi baduzu, baina ez badaukazu norekin egin, edo euskalduna izanda euskaraz bizitzeko aukera berrien bila bazabiltza, eman izena Sakanako Mintzakiden! Praktikatuz ikasten da Hizkuntzak erabiliz ikasten dira. Beraz, euskararen…
ELKARRI LAGUNTZA ELKARTEAREN AURKEZPENA IRURTZUNEN ETA “LOGELA BAT EZ DA BIZILEKU BAT” ARGAZKI ERAKUSKETA
Urriaren 28an 19:00etan Pikuxar Elkartean Irurtzunen aurrera atera nahi den egitasmoaren berri emanen da Elkarri Laguntza Elkartearekin batera.
ARROPA BILKETA
Hilabeteko lehen azoka egunean 11:00etatik 13:00era Arakilgo Udalaren arkupean bilketa gune bat irekiko da jendeak erabiltzen ez duen arropa hori eraman dezan. Bildutako arropak Elkarri Laguntza Elkarteak Arrotxapean duen egoitzara eramanen dira bilketaren biharamunean.
DOAKO EUSKARA IKASTAROAK ETORKINENDAKO
Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Kultur arteko Zerbitzuak eta Euskara Zerbitzuak oinarrizko euskara ikastaroa antolatu dute, dohainik. Ikastaroa bereziki antolatuta dago azken urtetan Sakanara bizitzera etorri diren herritarrendako eta, beraz, haiek izanen dute lehentasuna. 60 orduko oinarrizko ikastaroak euskarara eta euskal kulturara…
ASKOTARIKO SAKANA, ANIZTASUNA EREIN. URRI TRANSAREN AURKEZPENA
Urrian zenbait efemeride direla eta, urri transa ospatzen dugu. Trans izendatzen dugunean, jaiotzean (baita haurdunaldian ere) beren sexu-identitatearekin bat ez datorren sexu bat esleitzen zaien pertsonen errealitateaz ari gara, genitaletan soilik oinarritu direlako. Urteetako aldarrikapen sozialen eta ikerketa zientifikoen ondoren,…