Eskolak urriaren 3ko astean abiatuko dira. Informazio eta izen-ematea, irilaren 30era bitarte: https://www.bertsozale.eus/eu/nafarroa Kontaktua: nafarroa@bertsozale.eus | 948 143 747
“Eta eskolatik kanpo, zer?” Euskaraz ari dira?
Ba al du euskarak presentzia aski gure seme-alaben bizitzetan, lagunarteko harremanetan, etxean, pantailaren aurrean, eskola orduz kanpoko jardueretan…? Euskara, ikastetxean ez ezik, bizitzan ere ikasten da! Ikasturtearekin batera Sakanako Mankomunitateak, Nafarroako beste Euskera Zerbitzuekin batera, seme-alabak D ereduan matrikulatu dituzten…
XXVIII. BIZIKLETA EGUNA. Sakana bizikletaz ezagutzen.
Irailaren 25ean XXVIII. Bizikletaren Eguna ospatuko da. 38kmko ibilbidea Ziordian goizeko 9:00etan hasi eta Irurtzunen bukatuko da. Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko: 948 464 866 / kirolak@sakana-mank.eus
IREKI DA EPEA NAFARROAKO BERTSO ESKOLETAN IZENA EMATEKO, 2022-2023 IKASTURTERAKO
Irailaren 5etik 30era bitartean izango da aukera izena emateko, webgune honen bitartez. Haur zein helduentzako 40 talde eskainiko ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, herrialdeko hainbat herri eta bailaratan. Urriaren 3ko astean abiatuko dira eskolak.
EUSKERA AHORA. Ikasi euskara eta aldatu zure pelikularen bukaera.
Asteartean aurkeztu zen Euskara Ahora kanpaina, helduen artean euskararen ikaskuntza sustatzeko. Ekimenaren helburua herritarrak euskara ikastera erakartzea da Kanpaina Euskarabideak antolatu du, 33 toki entitaterekin (tartean, Sakanako Mankomunitatea) eta helduei euskara irakasteko hainbat eragilerekin batera. Sakanako Mankomunitateak eta AEKren Itsasi…
HEZITZAILEAK ASKO EGIN DEZAKE
Aisialdia esparru estrategikoa da euskararen erabilera sustatzeko eta hiztun berrien ikaste prozesua azkartzeko. Aisialdiko jardueretan komunikazioa oso garrantzitsua da taldean egiten direlako, hortaz, primerakoak dira euskara lantzeko, modu atsegin batean lantzen baita hizkuntza. Gainera, aisialdiko jardueretan euskaraz aritzen direnek ikasgelan…
LASA KIROLAK SARIA. SAKANAKO XVII. ATLETISMO KOPA
Hauek dira xehetasunak: Lasterketa puntuagarriak: Ziordiko VII. Herri Krosa – ekainak 4 XVII. Aitzkozar Herri Krosa, Bakaiku-Iturmendi – ekainak 11 Ergoienako XVII. Bira – irailak 17 Barrikarteren XXXXI. Oroimenezko Oinezko Lasterketa – abenduak 8 Baldintzak: 1. Sakanako 10 hoberenak puntuatuko…
Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak turistendako hiztegi berria argitaratu du
Hiztegiaren bidez Sakanako euskararen egoeraren berri eman nahi zaie bisitariei eta hura erabiltzera animatu. Aralarko turisten informazio gunean, kanpinetan eta landetxeetan banatuko da. Edukia Euskara Sakanako soinu banda lelopean bi euskarri argitaratu dira: kartela eta hiztegi txikia. Karteleko…
Azterketaren emaitzak (arkitekto teniko lanpostua aldibaterako betetzeko deialdia)
Arkitekto teniko lanpostua aldibaterako betetzeko burutu den azterketaren emaitzak.
ETXEPARE SARIAREN BANATZE-EKITALDIA 2022
2022ko ekainaren 27an goizeko 12etan Etxepare sarien banatze-ekitaldian aurtengo haurrentzako albuma sortzeko saria irabazi zuten egile eta lanak jakin ziren. Kiratsa izan zen aurkeztutako 35 lanen artean sariduna. Iban Illarramendiren eta Eider Perezen albuma udazkenean argitaratuko da Pamiela argitaletxearen eskutik.…