Euskara hutsezko udalekuen eskaintza zabala argitaratu da Sakanako haur eta gazteendako. Alde batetik, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduriko eskaintza dago; bestetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendurik dagoena; azkenik, familia osoarendako, Aek-ren familia barnetegiak. Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak euskara hutsezko udalekuetako egonaldiak diruz laguntzen…
Biko Teka, ilustrazio eta narraziogintza tailerra
Iruñeko Udalak, haurrentzako album ilustratuak sortzeko Etxepare sariak eta Galtzagorri elkartearekin elkarlanean Biko Teka, liburu ilustratuetarako ilustrazio eta narraziogintza tailer trinkoa plazaratu du. Liburu ilustratu bat nola pentsatu, idatzi, sekuentziatu eta marraztu daitekeen landuko da idazle-ilustratzaileak bikoteka jarriz modu praktikoan.…
Irakurri, gozatu eta oparitu, 1.001 mundu
Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoaren hurrengo edizioa 2017ko martxoaren 20an abiatuko da eta maiatzaren 31ra arte luzatuko da. Euskaltzaleen Topaguneak eta Sakanako Mankomunitateak antolatzen dute egitasmoa Sakanan. Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Kutxa fundazioaren babesa eta Sakanako liburutegi publikoen zein liburu denden laguntza.…
Euskara ez-sexista ikastaro espezifikoa Altsasun
Helburuak: Euskara erabiltzen dugunean generoari buruzko hausnarketa egitea eta estrategia egokiagoak erabiltzea. Nori dago zuzendua ikastaroa? EGA edo C1 maila duten toki-administrazioko langileei. Zer irakatsiko da ikastaroan? Hizkera sexista antzematen, batik bat gaztelaniatik datorkiguna. Euskara ez-sexista…
D eredua, formula borobila!
Otsailaren 13tik 17ra, heldu den ikasturtean lehen aldiz eskolatuko diren haurren aurrematrikulazio epea irekiko da. Sakanako Mankomunitateak, Nafarroako beste toki entitate batzuekin batera, haurrak D ereduan matrikulatzearen aldeko gonbita luzatu die gurasoei. Izan ere, formula borobila da, D ereduan Nafarroako berezko…
Album ilustratu bat sortzeko helduendako lantegia
Otsailaren 11n, larunbatean, goizeko 10:30etik 13:30era, heldeuei zuzenduriko album ilustratuak sortzeko tailerraz gozateko aukera egongo daArbizuko liburutegian. Tailerra Yolanda Arrietak eta Aitziber Alonsok emango dute. Izen emateko epea otsailaren 3an bukatuko da. Izen emateak telefonoz 948 017777 edo e-mail bidez liburutegia@arbizu.eus egin daitezke. Lantegia…
Maria Markotegi sariak
Berriz ere Maria Markotegi sarietara lanak aurkezteko epea ireki da; aurten, martxoaren 17an bukatuko da. Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen dituen sariek ilustrazioa, poesia, komikigintza eta narrazio laburra ikasleen artean sustatzeko helburua dute. Ilustrazio saila lehen hezkuntzako txikienei zuzendua dago. Angel Lertxundiren bi…
Euskaltegietako ikasleei zein mintzakideei zuzendutako nanoipuin lehiaketa
Lehiaketa honetan euskalduntzen ari den Sakanako edozein pertsonak har dezake parte, baita Mintzakide programako kideek ere. Nanoipuin bakoitzak gutxienez 100 hitz eta gehienez 150 izango ditu. Euskara hutsean idatzitako lanak eta argitaratu gabeak izango dira. Indarkeria, sexismoa, arrazakeria edo bestelako eskubide urraketak sustatzen…
Album ilustratu bat sortzeko tailerra
Abenduaren 23an, ostiralarekin, arratsaldeko 17:00etan, ilustrazio tailerra egingo da Iortia kultur gunean, 6 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Aitziber Alonso ilustratzailea eta Yolanda Arrieta idazlea arduratuko dira tailerra emateaz. Parte hartzen duten umeek album bat nola egiten den ikasiko dute, hitza eta irudia…
Abenduak 3: Euskara gurea, denona.
Abenduaren 3a, Nafarroako Egunaz gain, Euskararen eguna ere bada, 1949tik eta Eusko Ikaskuntzaren ekimenez. Egun horren xedea da euskara balioestea eta ingurunean dituen edozein hizkuntzaren parekoa dela ohartaraztea. Nafarroako Gobernuak, lehen aldiz, ofizialki ospatuko du Euskararen Nazioarteko Eguna, abenduaren 3an.…