Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Euskaltegietako ikasleei zein mintzakideei zuzendutako nanoipuin lehiaketa

Lehiaketa honetan euskalduntzen ari den Sakanako edozein pertsonak har dezake parte, baita Mintzakide programako kideek ere. Nanoipuin bakoitzak gutxienez 100 hitz eta gehienez 150 izango ditu. Euskara hutsean idatzitako lanak eta argitaratu gabeak izango dira. Indarkeria, sexismoa, arrazakeria edo bestelako eskubide urraketak sustatzen dituzten lanak ez dira onartuko.

3 kategoria ditu lehiaketak:

1. kategoria A1 eta A2 mailetako ikasleek har dezakete parte.
2. kategorian, berriz, B1 mailako ikasleek.
3. kategoria B2 eta C1 mailetako ikasleendako da.

Lanak martxoaren 17ra arte Internet bidez bidali daitezke euskara1@sakana-mank.eus helbidera pdf formatuan. Datuak (izen-abizenak, telefonoa, helbidea, e-posta eta ikasketa-maila) beste dokumentu batean bidaliko dira.
Hemen dituzoinarriak.