Saioak euskara ikasten duten haurren aita-amei zuzenduta daude euskaraz eta gaztelaniaz, interneten, eta informazioa eta baliabideak emateko familien intereskoak diren gaietako adituek landuta. Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutuak eta Nafarroako zenbait toki entitatek eskolan euskara ikasten duten haurren familientzako…
GURE PILOTA SAKANAKO XIX. NESKEN PALA TORNEOA
ELKARTASUN AZOKA OLAZTIN
Aurreko bilketatan lortutako materiala abenduaren 17an salduko da Olaztiko Frontoian eginen den II. Elkartasun Azokan 12etatik 14ak arte.
SARITUTAKO 2023KO SAKANAKO KIROLARI ONENAK
Lakuntzan egindako bilkuran, azaroaren 27an, Sakanako kirolaririk hoberenak aukeratu egin ziren. Hortik aparte, beste aipamen eta sariak ere banatu ziren. SARITUEN ZERRENDA Sariak, abenduaren 15ean, 19:30ean, Etxarri Aranazko Kultur Etxean banatuko dira.
GREBA FEMINISTA
Bihar, AZAROAK 30, “Zaintza eskubide kolektiboaren alde” lelopean deituta dagoen GREBA FEMINISTA orokorraren aurrean: Sakanko Mankomunitateak deialdiarekin bat egiten du (Greba honetako aldarrikapenak Mankomunitateak lantzen dituenekin bat egiten du). Ez ditu gutxieneko zerbitzurik ezarriko. Ez da jendaurreko arretarik eskeiniko. Antolatutako ekimen…
OPARITU EUSKARAZ!
2023ko Euskarazko Produktuen Katalogoa haur eta 12-16 urte bitarteko gazteentzat. EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA 2023-2024
SAKANAKO XXIII. XAKE TXAPELKETA
Abenduaren 16an 10:00etatik aurrera Sakanako XXIII. Xake Txapelketa eginen da Olaztiko Kultur Etxean.
ARTIKA-EZKABA-OLABE MENDI IBILALDIA
Sakanako Mendizaleak Artika-Ezkaba-Olabe mendi ibilaldia antolatu du abenduaren 10ean. Ibilaldia 16,46 kilometrotakoa izanen da. Ondoren bazkaria Uharteko igerilekuan eginen da. Olazititik abiatuko da goizeko 7:00etan Izena emateko: 609 223 681 (Miguel) – Abenduaren 6a (asteazkena) azken eguna izanen da.
ZERO ZAKAR ERREZETAK (1)
Basomutur Erretegiko Iñaki Urrestarazuk 3 errezeta proposatu dizkigu soberakinak aprobetxatzeko eta zakarra murrizteko. ZERO ZAKAR ERREZETAK (1)
ZER AURKITUKO DUGU ALTSASUKO ERREFUSAREN EDUKIONTZI BATEAN?
Altsasura hurbildu gara Pantxika Lamurrekin batera errefusaren birziklapena ongi egiten ote den aztertzera. Hondakinak ongi sailkatuak egonen dira?