iragarki-ofizialak

Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información
DESFIBRILADORE IKASTAROA

DESFIBRILADORE IKASTAROA

Data: Urriak 19 (aurretik online saio bat burutu behar da). Ordutegia: 16:30 – 19:30 Non: Gure Etxea. Altsasu Norentzat: Ikastaro hauek kirol-jardueretan presentzia fisikoa izatea eskatzen duten lanbideetako batean diharduten langileei zuzenduta daude eta, betetzen dituzten funtzioak direla-eta, bihotz-biriketako geldialdian…

HIPOPRESIBO IKASTAROA IRURTZUN ETA LAKUNTZAN

HIPOPRESIBO IKASTAROA IRURTZUN ETA LAKUNTZAN

Urriaren 13an Irurtzunen, Irurtzungo eskolako gimnasioan, eta 27an Lakuntzan, Kultur Etxeko 1. solairuan, hipopresibo ikastaroa antolatu da 17:30etatik 19:30etara. Izen ematea zabalik egonen da urriak 11ra arte: 683 343 854 @sakanamank_kirolak

Urriaren 15ean Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Sakanako mankomunitateko Berdintasun Zerbitzutik dokumental zikloa antolatu du. Ziklo honetan bi dokumental egonen dira ikusgai: “Latsariak” irailaren 29an Urdiainen eta “Cuidar entre tierras. ¿Quién sostiene la tierra mientras las mujeres migran?”…

OLAZTIKO MUNDUKO ARROZEN VI. EKIMENA

OLAZTIKO MUNDUKO ARROZEN VI. EKIMENA

Datorren igandean, urriak 1, goizeko 10.00tatik aurrera Memoria Historikoaren Parkean (euri bada Erburua kiroldegian) Olaztiko Munduko Arrozen VI. ekimena burutuko da. Oraingoan arroza egiten Errumania, Sakana Harrera Harana, Peru, Siria, Sahara eta Maroko egonen dira eta dastaketa 13.30ean izanen da.…

KIROLA ETA ELIKADURA JASANGARRIA

KIROLA ETA ELIKADURA JASANGARRIA

Larrañeta Elkarteak tokiko produktuak erabiliz mendira eramateko jakiak prestatzen ikasteko tailer praktikoa antolatu du. Saioa, Ana Carmen Huartek (Xalok) gidatua, irailaren 28an izanen da elkartearen egoitzan Etxarri Aranazen 19:00etan. Izen-ematea: 634 016 946 Informazio gehiago: jasangarritasuna.aralar23@gmail.com

KIROL EGOKITUA IGERIKETA ETA SOINKETA

KIROL EGOKITUA IGERIKETA ETA SOINKETA

Ikastaroa urriaren 2tik maiatzaren 30era izango da. IGERIKETA Noiz: Astelehenetan, 17:00tatik 18:00tara Non: Arbizuko kiroldegian SOINKETA Noiz: Ostegunetan, 16:30tatik 17:30etara Non: Lakuntzan (igerilekuko gela haundian)   Prezioa: 50€ kurtso osoa. Izena emateko: Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzua. 948 46 48 66…

MUSIKA-TERAPIA ETA PSIKOMOTRIZITATEA

MUSIKA-TERAPIA ETA PSIKOMOTRIZITATEA

NORENTZAT Adimen-urritasuna duten Sakandarrentzat. LAN PLANGINTZA – Asteazkena. – Ordutegia: 16:30etatik aurrera. – Altsasuko Gaztegunean Izena emateko epea: irailaren 28a. Telefonoz deituz zenbaki honetara: 948 46 48 66 Edo mailez: kirolak@sakana-mank.eus PREZIOA Elkartekoei elkarteak ordainduko die ikastaroaren kostua. 50 €…

TREBAKUNTZA SAIOAK

TREBAKUNTZA SAIOAK

Nafarroako Euskara Zernbitzuen Sareak Sakanako zinegotzi, alkateendako eta Euskara Batzordeetako kideendako trebakuntza saioak antolatu ditu Sakanako Mankomunitateko egoitzan irailaren 26an eta 27an. Hiru izanen dira saio hauen helburuak: soziolinguistika arloko oinarrizko kontzeptuak ezagutzea, euskara zerbitzuen funtzioak ezagutzea eta araudiari buruzko…

ELKARTASUN AZOKARAKO BILKETA ANTOLATU DA UHARTE ARAKILEN

ELKARTASUN AZOKARAKO BILKETA ANTOLATU DA UHARTE ARAKILEN

Elkartasun azokarako bilketa antolatu da Uharte Arakilen irailaren 16, 22, eta 23an. Nahi duenak, egoera onean dagoen edozein gauza ekar dezake eskolaren azpikoegoitzara. Irailaren 26 eta 23an 10:00etatik 12:00tara izanen da eta 22an 18:00etatik 20:00etara. Jasotzen dena urriaren 12an salgai…

ZERGATIK ATZERATZEN DA HAURREN HIZKETA? ZER EGIN DEZAKEGU HORREN AURREAN?

ZERGATIK ATZERATZEN DA HAURREN HIZKETA? ZER EGIN DEZAKEGU HORREN AURREAN?

Urriaren 17an familia eta hezkuntzako langileei zuzendutako hitzaldia egonen da Altsasuko Iortia Kultur Gunean arratsaldeko 18.00etan. Izen-ematea beharrezkoa izanen da: euskara1@sakana-mank.eus