Aurtengo ekainaren 27an iragarri zen 2022ko Etxepare sariaren irabazlea Chundarata liburu dendan (Iruña). Eider Pérez Adeletxek eta Iban Illarramendik eskuratu zuten saria KIRATSA obrarekin, lehiaketan parte hartu zuten 35 lanen artetik; eta, orain, Pamiela argitaletxeak argitaratu du.
Atzo, urriaren 26an, goizeko 11:30etan Chundaratan Etxepare Saria irabazi duen haurrentzako albuma aurkeztu zuten.