Abenduaren 2tik aurrera edukiontzi berdeak erretiratzen hasiko gara eta haien ordez edukiontzi grisak jartzen Sakanako herri guztietan. Edukiontzi grisa errefusa botatzeko baino ez da, hau da, birziklatu ezin daitezkeen hondakinentzako, eta tapa txikiagoa dauka bereizi gabeko hondakinekin betetako poltsa haundiak…
Martxoak 8, ADIERAZPEN INSTITUZIONALA
ANITZAK GARA, ORAIN ASKEAK Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, emakume guztion aniztasuna eta ikusgaitasuna aldarrikatu nahi ditugu. Emakumeen askatasuna etengabe baldintzatzen dute edertasun eredu femeninoetan oinarritutako genero estereotipoek, gorputzen eta emakumeen aniztasunarekin bat ez datozen arau estetiko batzuk ezartzen baitituzte,…
LITERATURA-GERALDIAK 2023
2023. urteko udaberrian eta udazkenean hainbat herritan 12 saio antolatu dira. Hauen helburua euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea, herritarren euskarazko kultur kontsumoan indartzea, euskal liburugintza indartzea, liburutegi publikoen erabilera bultzatzea eta esperientzia literarioak konpartitzea izanen da. Baztango Udalak, Bortzirietako…
Oharra: Ur kontagailuen irakurketak
2023ko lehenego hiruhilabeteko irakurketa bihar, asteartea 31an hasiko dira ondorengo herrietan: Olazti, Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Arbizu, Lakuntza eta Irurtzunen. Beraz, etxean ez bazaude oharra utziko dugu, apuntatu zure irakurketa eta Mankomunitateari jakinarazi, telefonoz (948464867), whatsapp bidez (663399732) edo e-mailez (ura@sakana-mank.eus).…
ELKARTASUNEZKO BILKETA
Apirilaren 23ko Elkartasun Azokarako Elkartasunezko Bilketa antolatu da Altsasuko Erkuden kaleko 8. zenbakiko lokalean edo Sociedad Deportiva Tabernan ostiralero urtarrilaren 13tik, apirilaren 14ra, 10:00etatik 13:00era.
MARIA MARKOTEGI SARIAK 2023
Aurtengo Maria Markotegi Sarietarako lanak bidaltzeko epea zabalik da eta azken eguna apirilaren 5a izanen da. Ikusi OINARRIAK eta eman izena.
NANOIPUIN LEHIAKETA 2023
Aurtengo Nanoipuin Lehiaketaren lanak bidaltzeko epea zabalik da eta azken eguna apirilaren 5a izanen da. Ikusi OINARRIAK eta eman izena.
ENERGIA ETA INDUSTRIA SAILEKO ARDURADUN PERTSONA BAT KONTRATATZEKO HAUTAPEN PROBA DEIALDIA
Lan-kontratuaren baldintzen laburpena.
ETXEPARE SARIA 2023 | OINARRIAK
Begiratu oinarriak hemen: ETXEPARE SARIA 2023