Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

SAKANAN GERTUTIK ZAINDU

Irailak 20-21 (asteazkena-osteguna)
Tokia: Lakuntzako Kultur Etxea

 

 

IRAILAK 20, asteazkena | 16:15-19:30

16:15 HARRERA ETA MATERIAL BANAKETA

16:30 SARRERA HITZALDIA

ZAINTZAK ERDIGUNEAN. ZERTAZ ARI GARA?
Zaintza lanak ikuspegi feministatik lantzeko hitzaldia
Miren Aranguren (Emagin Elkartea)

Azken urteetan,  ahoz aho saltoka darabilgun kontzeptua da zaintzarena. Ezker-eskuin aipatzen da, eta eduki politikoz hustu aurretik, era instrumentalean erabili ordez, ezinbestekoa zaigu zaintza lanen antolaketan ezkutatzen diren bidegabekeria guztiak agerian uztea, eta gure gizarteen ardatz izateko bideak arakatzea. Horretarako, derrigorrez mugimendu feministak egin dituen ekarpenak lehen lerrora ekarri behar ditugu. Horixe izango da hitzaldiaren mamia.

17:15 ERALDAKETARAKO ESPERIENTZIAK I.

BETERRI-BURUTZA ESKUALDEKO ZAINKETEN DIAGNOSTIKOA
Miren Aranguren (Emagin Elkartea)

2020ko maiatzan aurkeztu zen Zaintza lanen demokratizaziorantz: Beterri-Buruntzaldeako zaintza erregimenaren diagnostikoa eta ekintzarako proposamena 2020 lana. Eskualde mailako zaintzaileen egoera biltzen duen diagnostikoa da, bai profesionalki jarduten dutenen zein eremu informailean jarduten dutenena. Ondorio nagusiak aztertuko ditugu, eta ordutik hona eskualdeko hainbat herrietan aurrera eramandako prozesuen berri emango dugu.

USURBILGO ZAINTZA EKOSISTEMA
Erkuden Aldaz Arroyo (Matia Institutua)
Gizarte Lanean diplomatua eta Psikologian lizentziatua. Psikologia: gizabanakoa, taldea, antolaketa eta kultura Masterra egin du eta bere doktore tesia Pertsonengan Oinarritutako Arretatik zainketen tokiko ekosistemak sortzeko gakoak identifikatzeari buruzkoa da.

Gipuzkoako Foru Aldundiko SENDIAN programako psikologoa izan da. Bertan, banakako eta taldeko laguntza psikologikoa eman die mendetasun-egoeran dauden adinekoen zaintzaileei, baita prestakuntza ere. Gaur egun, 2021az geroztik, Matia Institutuko zuzendarikidea da.

Agurtzane Solaberrieta Mesa (Usurbilgo Alkatea)
Kazetaria da formazioz.  Noaua aldizkarian eta Berria egunkarian aritu zen kazetari lanetan. Ondoren, Usurbilgo udaleko komunikazio arduradun ere jardun du. 2019tik Usurbilgo Udaleko alkatea da.

Usurbilgo Udala, Matia Fundazioarekin elkarlanean, zaintza eredu berri bat eraikitzen ari da. Egungo zaintza eredua aldatzeko prozesuan hainbat erakunde, zaintzaile profesionalen sektorea, mugimendu feminista, zaintza behar dutenak eta haien senideak eta komunitateko eragileak ari dira parte hartzen, zaintzaren eredu berri hori kolektiboki eraikitzeko. Izan ere, zaintza lanak sozializatzea eta kolektibizatzea da udalak abiatutako parte-hartze prozesuaren helburuetako bat, familiaren eta emakumeen ardura esklusiboa izateari utzi, eta gizartea osatzen duten erakunde, eragile eta pertsona ororen ardura izatera pasa daitezen.

18:00-18:15 ATSEDENALDIA

18:15- 19:15 ERALDAKETARAKO ESPERIENTZIAK II

BERRIOZAR ZAINTZA ARDATZ
Amaia Zalba Martinez (Berriozargo Udala – Berdintasun Teknikaria)
Antropologian lizentziatua eta “ Estudios de mujeres y género” doktoretza  egin du Granadako Unibertsitatean. EHUko  “Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako Teknikaria” masterra. 4 urtez Ultzamaldea eta Leitzaldeko Berdintasun teknikaria izan da eta 2014tik gaur egunera Berriozargo Udaleko  Berdintasun teknikaria.

Berriozar, zaintza ardatz! Sentsibilizazioa-proiektua da, zainketen inguruko gogoetarako eta lanerako gunea.  Zainketak, bizitzaren iraunkortasuna eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko benetako aldaketan lagunduko duten politikoa publikoak, bizitzea merezi duten bizitzak ahalbidetzen dituzten aldaketak lagunduko dituztenak, lantzeko jarru du abian proiektu eta gune hau Berriozarko Udaleko Berdintasun Arloak.

AMURRIOKO UDALAREN JARDUNEAN ZAINKETEN IKUSPEGIA TXERTATUZ (ERD)
Delicia Aguado Peláez eta Patricia Martínez García (Aradia Kooperatiba)

Amurrioko Udala barne-prozesu batean murgilduta dago, zainketen ikuspegia udal-ekintza gidatuko duen zeharkako politika gisa txertatzeko. Bide horretan, teknikariek osatutako talde eragile batekin, zainketen hurbilketa zabal eta integral baten aldeko apustua egin da. Horrek esan nahi du pertsonen eta ingurunearen zaintzari udal arlo guztietatik erantzutea, politika publikoek eremu guztietan (publikoa, komunitarioa, pertsonen artekoa) duten eragina kontuan hartuta.

Horrela, hitzaldiak prozesuan zehar lortu diren emaitza nagusiak partekatuko ditu: interpretazio-esparruari buruzko adostasuna; dimentsioen eta irizpideen definizioa, eta jarduketa-neurrien operazionalizazioa.

19:15-19:30 ONDORIOAK

 


IRAILAK 21, osteguna | 16:30-19:00

16:30-18:00 NOLAKOAK DIRA ZAINTZEN DUTEN HERRIAK ETA ESKUALDEAK?
Zaintzarako arkitekturak

Amaia Albeniz Goikoetxea (Hiri Dunak)
Arkitekto-urbanista. Hiria Kolektiboa proiektuaren sortzaile eta partaidea, 2014. urtean, lanerako espazio berri baten sortzaile, HiriDunak estudioa (@Dunak) taldeko kidea da gaur egun. Arkitektura eta hirigintza, genero-ikuspegia, parte-hartzea eta Ekologia, lurraldearekin eta bertan bizi garenokin orekatuta lantzen den lan taldea da.

Koldo Telleria Andueza (Hiri Dunak)
Arkitekturan lizentziatua eta Hirigintzan diplomatua. Antropologian Master bat dauka. Hiri Kolektiboa sortu zuen 2002an eta hirigintzarako parte-hartze prozesu ezberdinak diseinatu, zuzendu nahiz gauzatu ditu Euskal Herriko testuinguru ezberdinetan. EHUko arkitektura eskolan irakaslea da. Gaur egun, hirigintza eta lurralde antolamenduan gizartearekin elkar lanean eta ikerketan dihardu.

Irati Mogollon García
Soziologian doktore, Zaintza Arkitekturak liburuaren egilea Ana Fernández Cuberorekin batera (2019), etxebizitza kolaboratiboen prozesu parte hartzaileetako bidelaguntzaile teknikoa izana sei urte luzez. Egun Matia Fundazioaren ikerketa zentroko ikertzaile gerontologikoa dugu. Bertan zaintza ekosistemen eraikuntzarako bidelaguntza teknikoa, Gipuzkoako Eguneko Zentroen eraldaketa prozesuan, eta abar luze batean aritzen da lanean.

18:00-18:15 ATSEDENALDIA

18:15-19:00 ZAINTZAREN PEDAGOGIA
Nora Salbotx Alegria
Amaiurko Eskolako zuzendari eta Baztango Herrietako Eskolen koordinatzaile, Hik Hasi talde pedagogikoko kidea eta Eusko Ikaskuntzako hezkuntza lantaldeko zuzendarikide zientifiko. “Askatu edo moztu, euskal hezkuntzagintzaren erronka zahar eta berriak” hezkuntzari buruzko entsegu politiko feminista argitara eman zuen 2021ean (Txalaparta).

Urte luzez, hezkuntzaren, are lehen etapetakoaren, eite hezitzailea aldarrikatu behar horretan, zaintzaren esparrua menostua izan da, alfonbrepean gordea nolabait ere. Gaur badakigu, feminismoaren inarrosaldi ideologiko sakonari esker, bai eta pandemia baten bizitzeak emandako esperientziaz, zaintza hezitzailea dela eta zaintzaren pedagogia, patriarkatua eraisteko heziguneetan baliatu beharreko tresna.

 


Izena emateko / Inscripciones
https://forms.gle/h8hjL1XAU5XQCvuY9 edo berdintasuna@sakana-mank.eus

Zaintza zerbitzua egongo da. (3 urtetik gora). Aurretik izena eman behar da.