Futbol campusa

April 27, 2017

Irekita dago aurtengo futbol campusean izena emateko epea. Campusean teoria eta praktika uztartuko dira eta kategoria bakoitzean dagozkion gaiak aztertuko dira. Landuko den metodologia, batez ere, jolasen bidez izanen da. Bukatzeko igerilekura joango da eta inguruan irteerak ere egingo dira. Campusa zuzenduko dutenak tituludun entrenatzaileak izango dira.

Egunak eta adinak:
Uztailaren 17tik – 22ra. 2005-2006-2007 urteetan jaioak.
Uztailaren 24etik – 29ra. 2002-2003-2004 urteetan jaioak.

Ordutegia: Goizeko 9’30etatik 14’00etara.

Ikasle kopurua: Gehienez 30 parte-hartzaile izanen dira aste bakoitzean, izena eman ahala tokiak betetzen joango dira (tokia gordetzeko ordainketa agiria aurkeztu behar da Mankomunitatean izena eman ondoren) eta beharrezkoa bada itxaron zerrenda egingo da.

Entrenatzaileak: Campusa goi mailako entrenatzaileek zuzenduko dute, Iokin Lobok eta Aitor Larak.

Prezioa: 45 €/pertsonako. Prezioaren barruan Campusa eta Anoetarabidaia sartzen dira.Ordainketa egin beharreko kontua: 3035 0116 93 1160003328 (Euskadiko Kutxa) Ordaintzerakoan partaidearen izen abizenak zehaztu agirian.

Lekua: Altsasun.

Bidaiak: Jokalari bakoitzak dagozkion bidaiak antolatuko ditu.

Sakanako Mankomunitateko Kirol zerbitzua.
T. 948-464866
kirolak@sakana-mank.com


<< atzera