Gernika filma euskaraz Iortia kultur gunean

September 29, 2016

Urriaren 6an, arratsaldeko 19:00etan, Gernika filmaren euskarazko emanaldia izango da Iortia kultur gunean. Sarrerak 3 euro balio ditu, eta salgai daude txarteldegian eta www.iortiakultura.com webgunean ere.

Sinopsia: Gernika (Bizkaia) 1937. urtea. Teresa errepublikako propaganda eta komunikazio burua da. Henry, kazetari estatubatuarra, ezagutuko du. Kontra dute giroa, baina maitemindu egingo dira. Maitasun istorioa, 1936ko Gerran berriemaile ibilitakoei omenaldia eta garaiko erretratua da filma.

teaserposterGERNIKA

Zuzendaria: Koldo Serra.
Aktoreak: María Valverde, James D’Arcy, Jack Davenport, Barbara Goenaga eta Irene Escolar.
Iraupena: 110 minutu.
Generoa: Drama.
Herrialdea: Espainia.
Urtea: 2016.

Sare sozialetara gehitu

<< atzera