Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Hondakin bilketa zerbitzuko lan poltsaren sorrera

Sakanako Mankomunitateko Hiri Hondakinak Bildu eta Tratatzeko Zerbitzurako peoi-gidari izateko lan-poltsa sortuko da oposizio-lehiaketa bidez.

Lanpostuko zereginak hiri hondakin solidoak bildu, garraiatu eta tratatzea izango da Sakanako Mankomunitateko lurralde esparruan, baita Ataleko buruak agintzen dizkienak ere Mankomunitatearen instalazio eta ibilgailuei dagozkien mantentze eta konpontze lanetan.

Probak egiten hasiko dira aurki, informazioa osoa jasotzeko eta izen-emateko Nafarroako Emplegu Zerbitzuak Altsasun duen bulegora joan behar da.

Probak egiteko onartuen behin-behineko zerrenda, hemen argitaratuko da abuztuaren 17an.

Lan Poltsa –  Behin Behineko Zerrenda (2015/08/17)

Euskara proba abuztuaren 24an izango da goizeko 9:30etan. Azterketa Sakanako Mankomunitateko bulegoetan egingo da.

Probak egiteko onartuen behin-betiko zerrenda, hemen argitaratuko da abuztuaren 20an.

Lan Poltsa – Behin Betiko Zerrenda  (2015/08/20)

Euskara azterketa gainditzen dutenek, oposizio-lehiaketa atalaren probak egiteko aukera izango dute. Azterketa Sakanako Mankomunitateko bulegoetan izango da abuztuaren 25eko goizeko hamarretan.

Merezimenduen Balorazioa

Merituen balorazioko sailkapenari buruzko erreklamazioak egiteko 10 egun natural daude, abuztuaren 20tik hasita.

Lehendabiziko azterketaren emaitzak

Bigarren ariketaren emaitzen zerrenda

Merezimenduen balorazioaren zuzenketa