Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Hondakin bilketaren iguruko inkesta

Datozen asteetan zehar Sakanako Mankomunitateko hondakin zerbitzutik Aztiker enpresaren bitartez inkesta hau egiten hasiko gara. Bizilagunek hondakinak kudeatzeko dituzuen oztopoak jakin nahi ditugu eta zeintzuk diren zuen artean zabaldutako sinesmenak hondakinen kudeaketaren inguruan, Zuen iritziek emandako emaitzak ikusita komunikazio kanpaina bat martxan jarri nahi dugu, hondakinen kudeaketaren arloan guztion artean hobetzeko.