Hondakin teknikaria izateko lanpostu baterako oposizio lehiaketa

ekaina 8, 2018

Sakanako Mankomunitateko Hondakin Zerbitzuan hondakin teknikaria izateko lanpostu bat, lan araubidean, oposizio-lehiaketa bidez betetzea du xede deialdi honek.

Lan poltsa sortuko da hautapen prozesu hau gainditu duten izangaiekin, puntuazio ordenari zorrotz jarraituz.

Deialdi honetan parte hartu ahal izatea eskatzeko, hainbat aurkeztu beharko dira (ikus oinarriak beherago) Sakanako Mankomunitateko erregistro orokorrean, 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu (ekainak 8) eta biharamunetik hasita, egun horretako 14:30 arte.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, jendaurrean paratuko da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Sakanako Mankomunitateko iragarki oholean eta webgunean (http://wwww.sakana-mank.eus).

Iragarkia Sakanako Mankomunitateko iragarki-taulan eta web-orrian (http://www.sakana-mank.eus) argitaratzen denetik aurrera, izangaiek hamar eguneko epea izango dute erreklamazioak aurkeztu edo instantzian egindako akatsak zuzentzeko.

Inor baztertzen ez bada, zuzenean argitaratuko da behin betiko zerrenda, eta zerrenda horretan bertan jarriko dira hautaprobak egiteko eguna, ordua eta tokia, eta, kasua bada, euskara probak egitekoak ere bai.

Hondakin teknikari izateko oposaketen oinarriak 2018.06.08

Behin-behineko onartuen zerrenda


<< atzera