Igeriketa eta soinketa egokituko ikastaroa

September 21, 2016

Pertsona ez gaituentzako igeriketa eta soinketa ikastaroa antolatu du Sakanako Mankomunitateak. Ikastaroa Aitor Mozo Villanuevak emango du eta Arbizuko kiroldegian burutuko da urriaren 3tik, maiatzaren 18ra astelehen eta ostegun arratsaldeetan 17:00etatik 18:00etara. Jarduera dohainik da eta Askalats enpresaren laguntza jaso du.

Izen emateko
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzua.
kirolak@sakana-mank.eus
Telefonoz: 948 464 866
www.sakana-mank.eus

downloadArg/Foto: Camila Cordeiro
Sare sozialetara gehitu

<< atzera